KimberleyHegoafrikako hiri bat da eta Lurmutur Iparralde probintziako hiriburua. Vaal eta Orange ibaiak elkartzen diren puntutik gertu kokatzen da. Hiriak garrantzi historiko nabaria du iraganeko diamante mehatzeengatik eta Bigarren Boer Gerran hiriak jasandako setioarengatik. Pertsonaia ezagun ugarik, hala nola Cecil Rhodes-ek, beren dirutza hemen egin zuten, De Beers korporazioaren hastapenak hiriaren lehen egunetan koka daitezke.
Hiriak 167.000 biztanle ditu eta 1184 metrotara kokatzen da.