Vaal (ibaia)
Vaal Hegoafrikako ibaia da, Orangeren ibaiadar nagusia. 1.120 kilometroko luzera du.
Vaal | |
---|---|
Vaal | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Luzera | 1.120 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 29°04′15″S 23°38′10″E / 29.0708°S 23.6361°E29°04′15″S 23°38′10″E / 29.0708°S 23.6361°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Hegoafrikako probintzia | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 196.438 km² |
Arro hidrografikoa | Orange River basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 124,59 m³/s |
Lakuak | Bloemhof Reservoir (en) ![]() ![]() |
Bokalea | Orange |
IzenaAldatu
Vaal izena afrikaans hizkuntzatik dator, eta "zurbila" esan nahi du, ibai honen uren kolore grisaxkari erreferentzia egiten diona, nagusiki goraldi-garaian nabaritzen dena, une horretan sedimentu ugari daramalako.
GeografiaAldatu
Drakensberg mendietan jaiotzen da, Johannesburgotik ekialdera, eta Transvaal eta Estatu Askea probintzien arteko muga egiten du, Kimberleytik hego-mendebaldera Orange ibaiarekin batu aurretik. 1.120 kilometroko luzera du. Klip, Wilge, Vals, Vet eta Riet dira Vaal ibaiaren adar nagusiak. Urtegi handi bat dago ibaiaren ibilguan.
EkonomiaAldatu
Witwatersrandeko industriaren beharrak asetzeko eta Estatu Askearen behar gehienak asetzeko adina ur hornitzen du. Vaal-Hartz planaren osagaitzat, ureztatzeko ura lortzeko iturri nagusitako bat da.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.