I. Ibarretxe gobernua

VI. Eusko Jaurlaritza» orritik birbideratua)

I. Ibarretxe gobernua edo VI. legealdiko Eusko Jaurlaritza 1999ko urtarrilaren 2a eta 2001eko uztailaren 14a bitartean agintean egon zen Eusko Jaurlaritza izan zen, 1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren osatua. Eusko Legebiltzarrak lehen aldiz hautatu zuen Juan Jose Ibarretxe lehendakari, EAJren, Euskal Herritarrok koalizioaren eta EAren babesarekin. EAJ eta EAren arteko koalizio gobernua izan zen.

Ibarretxe I gobernua
VI. legealdia
Ardanza IV Ibarretxe I Ibarretxe II
Gobernua
ErakundeaEusko Jaurlaritza
LehendakariaJuan Jose Ibarretxe
Hautaketa1998ko urriaren 25a
Inbestidura1998ko abenduaren 29a
Sorrera1999ko urtarrilaren 2a
Bukaera2001eko uztailaren 13a
Iraupena2 urte eta 192 egunak
Osaera
Kontseilariak10
AlderdiakEAJ
EA
Ordezkaritza
Eusko
Legebiltzarra
27 / 75
BazkideakEuskal Herritarrok (2000ko otsaila arte)
OposizioaPP
Euskal Herritarrok (2000ko otsailetik aurrera)
PSE-EE
EB-B
UA
Oposizioko buruaCarlos Iturgaiz

Legealdiaren hasieran gobernua osatzen zuten alderdiek EHrekin lankidetza ituna sinatu zuten, Lizarra-Garaziko hitzarmenak irekitako su-etenaren testuinguruan. 1999ko azaroan, ordea, ETAk su-etena hautsi zuen. Lankidetza hitzarmena 2000ko otsailaren 22an hautsitzat eman zuen Eusko Jaurlaritzak, Fernando Buesaren heriotzaren ondoren, EHk ez baitzuen ETAren jarduera gaitzetsi. Era horretan, gobernua gutxiengoan geratu zen. Lizarra-Garaziko hitzarmena hautsi egin zen, eta EHk legebiltzarra abandonatzea erabaki zuen. Gobernuak oso bozketa gutxi gainditu zituen handik aurrera eta, 2001eko otsailean, lehendakariak hauteskundeak aurreratu zituen.

Gobernua aldatu

Izena Irudia Alderdia Saila Hasiera Amaiera Err.
Juan Jose Ibarretxe   Euzko Alderdi Jeltzalea Lehendakaria 1999ko urtarrilak 2 2001eko uztailak 14 [1]
Idoia Zenarrutzabeitia   Euzko Alderdi Jeltzalea Lehendakariordea 1999ko urtarrilak 7 2001eko uztailak 17 [2][3]
Ogasuna eta Herri Administrazioa 1999ko urtarrilak 7 2001eko uztailak 17
Inaxio Oliveri   Eusko Alkartasuna Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa 1999ko urtarrilak 7 2001eko uztailak 17 [4][3]
Javier Balza   Euzko Alderdi Jeltzalea Herrizaingoa 1999ko urtarrilak 7 2001eko uztailak 17 [5][3]
Josu Jon Imaz   Euzko Alderdi Jeltzalea Industria, Merkataritza eta Turismoa 1999ko urtarrilak 7 2001eko uztailak 17 [6][3]
Sabin Intxaurraga   Eusko Alkartasuna Justizia, Lana eta Gizarte Segurantza 1999ko urtarrilak 7 2001eko uztailak 17 [7][3]
Iñaki Azkuna   Euzko Alderdi Jeltzalea Osasuna 1999ko urtarrilak 7 1999ko apirilak 20 [8][9]
Gabriel María Inclán   Euzko Alderdi Jeltzalea 1999ko apirilak 20 2001eko uztailak 17 [10][3]
Mari Karmen Garmendia   Euzko Alderdi Jeltzalea Kultura 1999ko urtarrilak 7 2001eko uztailak 17 [11][3]
Patxi Ormazabal   Eusko Alkartasuna Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa 1999ko urtarrilak 7 2001eko uztailak 17 [12][3]
Álvaro Amann   Euzko Alderdi Jeltzalea Garraioa eta Herri Lanak 1999ko urtarrilak 7 2001eko uztailak 17 [13][3]
Iñaki Gerenabarrena   Euzko Alderdi Jeltzalea Nekazaritza eta Arrantza 1999ko urtarrilak 7 2001eko uztailak 17 [14][3]

Erreferentziak aldatu

  1. 2900/1998 ERREGE DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, Ibarreche Marcuartu jauna Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatzen duena.. .
  2. 3/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Jaurlaritzaren lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua izendatzeari buruzkoa.. .
  3. a b c d e f g h i j 8/2001 DEKRETUA, uztailaren 16koa, lehendakariarena, Jaurlaritzako lehendakariordeak eta sailburuek euren egitekoak utz ditzatela xedatzen duena.. .
  4. 4/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua izendatzen duena.. .
  5. 5/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Herrizaingo sailburua izendatzen duena.. .
  6. 6/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua izendatzen duena.. .
  7. 7/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua izendatzen duena.. .
  8. 8/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Osasun sailburua izendatzen duena.. .
  9. 15/1999 DEKRETUA, apirilaren 19koa, Lehendakariarena, Osasun sailburuak bere eginkizunei utzi diela adierazteko dena.. .
  10. 16/1999 DEKRETUA, apirilaren 19koa, Lehendakariarena, Osasun sailburua izendatzeko dena.. .
  11. 9/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Kultura sailburua izendatzen duena.. .
  12. 10/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua izendatzen duena.. .
  13. 11/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Garraio eta Herri Lan sailburua izendatzen duena.. .
  14. 12/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Nekazaritza eta Arrantza sailburua izendatzen duena.. .

Kanpo estekak aldatu