Uribarri (Oñati)
- Artikulu hau Oñatiko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uribarri (argipena)».
Uribarri Oñatiko (Gipuzkoa) hegoaldean dagoen baserri-giroko auzoa da, Arantzazurako bidean eta Aloñako mendilerroaren magalean kokatuta dagoena eta ohiko abiapuntua dena horko tontorretara igotzeko.
Uribarri | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Oñati |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′55″N 2°25′23″W / 43.01528°N 2.42306°W |
Demografia | |
Biztanleria | 76 (2022) |
Geografia
aldatuErrepide horren ezker-eskuin, maldan diren etxe multzo batek osatzen dute Uribarriko nukleoa, San Andres baseliza eta auzoko txokoa, Haizpe izenekoa (2012an irekia), bertan direla[1]. Nukleo honetatik gorago errepidean, gain batean Urteagagain dago, guardetxe zaharra, jatetxe eta beste baserri pare bat bertsan direlarik[2]. San Andres jaiak ospatzen dira auzoan[3].
Demografia
aldatuUribarriko biztanleria |
---|
Ondarea
aldatuOndareari dagokionez, San Andresen baseliza aipatzekoa da, alde batetik, eta bestetik baserri eta bestelako eraikin hauek: Aingerukua, Artegia, Azkarragako Errota, Azkarraga Txiki, Azkarraga Haundi, Azkarraga Erdikua, Azkarraga Barria, Baltzategi, Banastaingua, Barrenekua, Datustegi, Datustegi Txiki, Egikua, Erostegi Txiki, Eskola, Gogordo, Goikoetxe, Goikoetxe Barria, Goitikua, Konkena, Mizkingua, Kostei, Otadui Txiki, Otadui Haundi, Pater-etxe, Sagastizabal, Sakona, Santutxua, Soldadukua, Tebernakua, Tuertokua, Txopekua, Urrumangua, Urteaga, Urtiagain, Urzelaikua eta Zelakua.
Iruditegia
aldatu-
Uribarri auzoaren ikuspegia.
-
San Andres baseliza.
-
Urteagagainen, guardetxe zaharra.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Oñatiko Uribarriko Haizpe elkartearen inaugurazioa - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
- ↑ «Uribarri Auzoa » Oñati » Gipuzkoa» b5m.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
- ↑ «Haizpe elkartea beteta Uribarri auzoko jaietan - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |