Ireki menu nagusia

Urgull

Euskal Herriko mendilerroko mendi bakarra
Urgull mendia» orritik birbideratua)

Urgull Donostian kokatuta dogoen mendi bat da, Igeldorekin batera Kontxako badia ixten duena. 123 metroko garaiera du. Sasoi batean uhartea zen; denboraren joanean, Urumea ibaiaren itsasoratzean metaturiko sedimentuek, Urgull uhartea lur lehorrarekin lotu zuen istmo bat sortu zuten, eta geroztik Urgull mendia erdiuhartea da.

Urgull
Urgull, Donostia, Euskal Herria.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 88 m
Prominentzia 123 m
Geografia
Koordenatuak 43° 19′ 29″ N, 1° 59′ 20″ W / 43.324722222222°N,1.9888888888889°W / 43.324722222222; -1.9888888888889Koordenatuak: 43° 19′ 29″ N, 1° 59′ 20″ W / 43.324722222222°N,1.9888888888889°W / 43.324722222222; -1.9888888888889
Herrialdea Euskal Herria
Mendikatea Oriamendiko mendilerroa
Herrialdea Espainia
Lurraldea Donostia
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Donostiako Parte Zaharra, Donostiako portua edota Pasealeku Berritik

IzenaAldatu

Urgull izenak jatorri gaskoi edo bearnesa du, eta 'harrotasun' esan nahi du. Donostiako hainbat leku izen ezagun ere gaskoi jatorrikoak dira: Polloe, Aiete (Ayet), Miramon (Miramont), Ulia, Monpas (Montpas), Morlans, etab. Izan ere, Donostia udalerria sortu zutenean (1180), gaskoi etorkinen komunitate bat eratu zen bertan.

Bertan dagoen gazteluarengatik, "Gaztelua" izena eman ohi diote maiz Parte Zaharreko biztanleek mendi osoari, "Urgull" izena erabili ordez.

HistoriaAldatu

Urgullen daude hiria babesten zuten harresien zati batzuk, eta Donostiako Mota gaztelua, XII. mendean Nafarroako Erresumak eraikitzen hasi zena. Gaztelu hau izan zen Frantziako armadaren azkeneko erresistentzia lerroa 1813ko Donostiaren setioan errenditu baino lehen. Setio hartan goarnizio frantziarraren bi heren erortzeaz gain, ingeles, portuges eta espainiarrek 5000 gizon galdu zituzten. Hori dela eta, gaur egun mendiaren iparraldeko magalean Ingelesen hilerria dago, eta bertan Lehen Karlistaldian Donostiako inguruetan hildako soldadu britainiarrak ere hilobiratuta daude.

OndareaAldatu

Urgull mendiaren gainaldean daude Urgulleko gaztelua eta Jesusen Bihotza eskultura, 1950ean eraikia. Hormigoi armatuzkoa eta 12,5 m garai da, piramide moztu itxurako 16 metroko kapera baten gainean kokatua. Eskultorea Federico Coullaut madrildarra izan zen eta arkitektoa Pedro Muguruza.

FaunaAldatu

 
Urgull gazteluko Rosita Wicke kanoia.

Urgull mendian, baita Santa Klara uhartean ere, isolamendu geografikoa dela eta, iberiar sugandilaren mota berezi eta endemiko bat dago, balore ekologiko handikoa.[1]

Leku interesgarriakAldatu

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urgull
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia

Ikus, gaineraAldatu