Oscar Terol

aktore espainiarra
Óscar Terol» orritik birbideratua)

Óscar Terol Goikoetxea (Donostia, 1969 - ) umorista, aktore eta telebista aurkezle gipuzkoarra da. Euskal Herrian arrakasta izan ondoren, Madrilera joan zen bere karrera jarraitzeko, baina ez zuen hainbeste arrakastarik izan. Batez ere Vaya semanita saioarekin lortu zuen ospea, gaztelaniaz euskal estereotipoak eginez, Txomin del Regatoren antzeko pertsonaiekin[1][2].

Oscar Terol

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÓscar Terol Goikoetxea
JaiotzaDonostia, 1969 (55/56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkomediantea eta gidoilaria
IMDB: nm1644289 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Donostiako Amara Zaharra auzoan jaioa, bertako auzo bizitzan jardun zuen, besteak beste hango Mundo Nuevo aisialdi elkartean. Sortzaile malgu moduan nabarmendu zen hasieratik bere ibilbide profesionalean da eta hainbat arlotan lan egin du, gehienetan umorearen inguruan. Idazlea, aurkezlea, aktorea, irrati-esataria... Ospea ETBko Vaya semanita saioarekin heldu zitzaion; saio horretan aurkezle, aktore eta gidoigile lanetan aritu zen bere anai-arrebarekin batera, Susana (1971) eta Iñaki (1972). Kike Díaz de Radarekin batera (Donostia, 1959) bi liburu prestatu zituen: Todos nacemos vascos (2005) eta Ponga un vasco en su vida (2006). Espainian ere saiatu da formula bera errepikatzen arrakasta handirik izan gabe. Haren komunikatzeko hizkuntza nagusia gaztelania da; dena dela, euskaraz zenbait cameo eta paper txiki egin ditu ditu, esaterako ETBko Martin saioan.[3]

Beranduago, Allí abajo bezalako telesailetan hartu zuen parte, euskal kuadrilla baten buru, kritika txarrekin[4]. COVID-19 pandemiaren testuinguruan, negazionismoaren tesietara hurbildu zen, hainbat bideo igoz bere YouTubeko kanalera. Ideia horrekin ere Cádizko inauterietan, Gran Teatro Fallan, chirigota bat aurkeztu zuen, Voxeko kide Katy Balberrekin, batera publikoaren haserrea eta oihuak eragin zituena[5][6].

Telebista

aldatu

Irratia

aldatu

Zinema

aldatu

Saiakerak[7]

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Nabarralde. (2016-02-01). «Incultura» Nabarralde (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  2. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2017-01-20). «Cosmopaletismo» naiz: IRITZIA (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  3. http://www.lecturalia.com/autor/5099/oscar-terol
  4. (Gaztelaniaz) Gallardo, Francisco Andrés. (2025-02-03). «Cómo Óscar Terol echó a perder la serie 'Allí abajo' y lo ha intentado repetir con su 'chirigota' en Cádiz» Diario de Sevilla (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  5. «Oscar Terolek aurkeztutako chirigota negazionista bati txistu egin diote Cadizko inauterietan» EITB 2025-02-03 (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  6. (Gaztelaniaz) AGENCIAS, RTVE es /. (2025-02-03). «El público silencia con coplas y abucheos a la chirigota 'negacionista' del carnaval de Cádiz» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  7. https://web.archive.org/web/20130413054325/http://www.librosaguilar.com/es/autor/oscar-terol/

Kanpo loturak

aldatu