Tyrone konderria

Tyroneko konderria» orritik birbideratua)

Tyrone konderria (Contae Thír Eoghain irlanderaz eta County Tyrone ingeleraz) Ulster probintziako bederatzi konderrietatik bigarren handiena da eta Ipar Irlandako konderririk handiena da. Neagh aintziraren ertzean dago. 3.155 km²ko zabalera du.

Tyrone konderria
County Tyrone
Contae Thír Eoghain
Flag of county Tyrone.svg
Tyrone arms.svg
CountyTyrone.png
Geografia
HiriburuaOmagh
54°35′24″N 7°17′24″W
Azalera3.155
MugakideakDonegalgo konderria, Monaghaneko konderria, Fermanagheko konderria, Derryko konderria, Armagheko konderria eta Antrimeko konderria
Administrazioa
Demografia
Biztanleria177.986
Dentsitatea56,41 bizt/km²
Bestelako informazioa
Ordu eremua

GeografiaAldatu

NaturaAldatu

650 m-tik gorako mendiak dira iparraldean eta 350 m ingurukoak hegoaldean. Mourne ibaiaren harana emankorra da oso. Bestalde zohikaztegi lau zabalak ditu Neagh aintziraren ertzean.

Hiriak eta herriakAldatu

HistoriaAldatu

Erdi Aroan O'Neill leinu indartsuaren lurraldea izan zen. Garai hartan konderria zabalagoa zen eta Foyle aintziraraino iristen zen. Londrestik Derryra etorritako artisauek merkatal kontrol handiagoa eskuratu asmoz Derryko konderria eratu zuten Tyroneko iparraldeko lurraldean 1610-20 urteen artean.

XIX mendeko Gosete Handiak Tyronen ere izan zuen eragina eta 1841ean 312.000 biztanle bazituen ere hamarkada batean populazioa %20 inguru jeitsi zen. Hurrengo ehun urtetan biztanleriak behera egiten jarraitu zuen 1937an 127.000 pertsonetara iritsi arte. Ordutik aurrera goranzko joera izan du. 1920an Irlandaren zatiketa gertatu zenean Tyroneko konderriak Ipar Irlanda eratzea erabaki zuen. 1973. urtean Strabane, Omagh, Dungannon eta Cookstown-eko barrutietan banatu zen Tyroneko konderria.

EkonomiaAldatu

Laborantza (patata, barazkiak, lihoa), industria (ehungintza, janariak) eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak.

Ondasun nabarmenakAldatu

Pertsona famatuakAldatu

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Koordenatuak: 54°37′00″N 7°10′00″W / 54.61667°N 7.16667°W / 54.61667; -7.16667

Kanpo estekakAldatu