Neagh
Neagh[1] (ingelesez Lough Neagh eta irlanderaz Loch nEathach) bere 392 km²-ko azalerarekin Irlanda osoko aintzirarik handiena da. Belfast hiritik 30 km mendebaldera dago. Ipar Irlandan dagoenez, Erresuma Batuko aintzirarik handiena ere bada. Luzeraz 30 km eta zabaleraz 15 km ditu. Antzira bere ertzeetan ez da oso sakona, ertzeetako batez besteko sakonera 9 metrokoa duelarik; aldiz, aintziraren sakonerarik handiena 25 metrokoa da.
Neagh Lough Neagh (en), Loch Neagh (sco), Loch nEathach (ga) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 16 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 30 km |
Zabalera | 15 km |
Azalera | 392 km² |
Sakonera | 25 m |
Bolumena | 3.600.000.000 m³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°37′06″N 6°23′43″W / 54.618333333333°N 6.3952777777778°W |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ipar Irlanda |
Leku geografikoa | Irlanda |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Lower Bann |
Erresidentzia denbora | 1,24 a |
Arroaren azalera | 4.550 km² |
Hidrologia
aldatu4.550 km²-ko arroa betetzen du, Ipar Irlandaren %91a hain zuzen ere. Hegoaldetik hainbat ibairen urak jasotzen ditu, garrantzitsuenak Upper Bann (Ipar Irlandako luzeena) eta Six Mile Water dira. Hustubide nagusia berriz Lower Bann da. Horregatik sarritan Bann ibaiak eraturiko aintziratzat hartzen da.
Konderriak eta hiriak
aldatuNeagh aintzirak Antrim, Armagh, Down, Derry eta Tyroneko konderrien kostaldeak bustitzen ditu. Bere inguruetako hiri nabarmenenak Antrim, Toomebridge, Ballyronan, Lurgan, Craigavon eta Magherafelt dira.
Uharteak
aldatu- Coney uhartea
- Derrywarragh uhartea
- Ram's uhartea
Erabilerak
aldatuAisialdia garrantzitsua bada ere, egun haizetsuetan urak asko harrotzen dira eta arriskutsua izan daiteke nabigatzea.
XIX mendean hainbat ubide eraiki ziren Neagh aintzira Ipar Irlandako kaiekin elkartzeko, hala Belfast, nola Newry. Erne aintzirarekin ere lotura eratu zen eta honi esker Limerick, Waterford eta Dublineraino iristea lortu zuen.
Arrantzarako egokia ere bada, batez ere aingirak hartzen direlarik. Azkenik hegazti migratzaileek ere turista ugari erakartzen dituzte.
Iruditegia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-04-11).