Derry konderria
Derry konderria edo Londonderry konderria (Doire, irlanderaz "haritz" esanahi du), Erresuma Batuko, Ipar Irlandako sei konderrietako bat da. Derry, aintzineko Londonderry. Konderriak 2.074 kilometro karratuko azalera du eta 233.500 petsonako biztanleria (2001).
Derry konderria | |||
---|---|---|---|
County Derry Contae Dhoire Coonty Lunnonderry | |||
| |||
CountyLondonderry.png | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Derry 54°59′30″N 7°20′30″W | ||
Azalera | 2.074 | ||
Mugakideak | Donegalgo konderria, Tyroneko konderria eta Antrimeko konderria | ||
Administrazioa | |||
Demografia | |||
Biztanleria | 247.132 (2011) | ||
Dentsitatea | 119,16 bizt/km² | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1613 | |||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | ikusi
|
Izendapena gatazka politikoaren baitan datza. Irlandar nazionalistek Derry izena erabiltzen dute ofizialki, Ulsterko unionistek eta britainiar agintariek berriz, Londonderry.
Geografia Aldatu
Natura Aldatu
Hegoaldean muinotsua da eta punturik altuena Sawel Mountain (678 m) du. Bann ibaiak ekialdean eta Foyle ibaiak mendebaldean zeharkatzen dute konderria. Neagh aintziraren ertzetako bat ere hartzen du.
Hiriak Aldatu
- Derry/Londonderry (85.016 biztanle), hiriburua
- Coleraine/Cúil Rathain (24.089)
- Limadavy/Léim a' Mhadaidh (12.135)
- Magherafelt/Machaire Fíolta (8.372)
- Portstewart/Port Stíobhaird (7.803)
Historia Aldatu
Erdi Aroan Derryk ez zuen konderririk izan, Tyroneko konderriaren barnean baitzegoen, baina 1613an Jakue I.ak Londresko merkatariei kasu eginez Derry hiria eta inguruko lurrak hartuko zituen konderria eratzea erabaki zuen. Coleraineko konderria zena ere bere baitan hartu zuen. Bertan aurretik egon ziren lurjabeak bidali eta kolonizazio prozesu gogorra abiarazi zen Londresko Konpainiak eta merkatari gremioek.
1899an Londonderry konderritik banatu eta izate administratibo berezia hartu zuen, konderriaren hiriburua orduan Coleraine bihurtu zen. 1973an aldiz atzera bihurtu eta Derryko konderriaren barnean sartu zen berriz ere Derry hiria.
Ondasun nabarmenak Aldatu
- Derry/Londonderry
- Castlerock herrixka turistikoa: bertan daude Mussenden tenploa eta Benone hondartza.
- Foyle aintzira
- Springhill etxea: XVII mendeko etxe koloniala.
Pertsona ezagunak Aldatu
- Joyce Cary (1888-1957), idazlea.
- John Hume (1937-), politikaria.
- Seamus Heaney (1939-), Literaturako Nobel Sariduna.
- Martin McGuinness (1950-), politikaria.
Kirolak Aldatu
Futbolean Derry City F.C. taldeak emaitzak bikainak lortu ditu. Ipar Irlandako Liga bat eta hiru Kopa lortu zituen, baina talde katolikoa izanik 1973an Irlandako Errepublikako txapelketatan aritzeko eskabidea egin zuen eta ordutik aurrera Irlandako bi Liga eta bost Kopa eskuratu ditu, bai eta Ligako hamar Kopa ere.
Futbol gaelikoak ere jarraitzaile asko ditu baina All-Ireland Senior Football Championship txapelketa nagusian garaipen bakarra du, 1993an lorturikoa. Liga aldiz bost aldiz iraazi du, azkena 2008an.
Iruditegia Aldatu
-
Guildhall Derryn.
-
"Free Derry corner" Bogside auzoan.
-
Springhill etxea.