Fermanagh konderria

Fermanagh konderria, (Irlanderaz, Contae Fhear Manach edo Fear Manach, esanahia "Monach-eko Gizonak"), Erresuma Batuko Ipar Irlandaren sei konderrietatik mendebaldeena dagoena da, Ulster eskualdean. Fermanagh askotan "Lakuen Konderria" bezala ezaguna da. Enniskillen/Inis Ceithleann da hiriburua eta herri handi bakarra.

Fermanagh konderria
County Fermanagh
Contae Fhear Manach
Flag of the counties of Fermanagh and Limerick.svg
Ferm arms.png
CountyFermanagh.png
Geografia
HiriburuaEnniskillen
54°20′41″N 7°38′20″W
Azalera1.691
MugakideakLeitrimeko konderria, Donegalgo konderria, Monaghaneko konderria, Cavan konderria eta Tyroneko konderria
Administrazioa
Demografia
Biztanleria61.805
Dentsitatea36,55 bizt/km²
Bestelako informazioa
Ordu eremua

GeografiaAldatu

NaturaAldatu

Eremu guztia nahiko laua da. Erne aintzirek, goikoak eta behekoak, bitan banatzen dute konderria, eta aintziren artean kokatzen da Enniskillen hiriburua. Beste aintzira batzuek, Macnean aintzirek, muga egiten dute Irlandako Errepublikarekin hego-mendebaldean. Hauen ondoan daude Marble Arch leizeak.

Hiriak eta herriakAldatu

HistoriaAldatu

Fermanagh konderria Magire leinuaren jabegoa izan zen Erdi Aroan. Britainiarrek 1607an konkistatzerakoan lur zati batzuk ingeles eta eskozesen esku gelditu ziren, baina irlandarrek ere mantendu zituzten hainbat eremu. Elisabet I.a Ingalaterrakoaren erregealdian eratu zen gaur egun ezagutzen dugun Fermanagh konderria.

Irlandako zatiketa gertatu zenean konderriak Ipar Irlanda osatzea erabaki zuen.

EkonomiaAldatu

Abeltzaintza da nagusi Fermanaghen. Behiak, ardiak eta zerriak hazten ditu eta landa lurrak abereak hazteko erabiltzen ditu. Turismoa ere nabaria da, batez ere aintzirei eta Enniskillen hiriburuari lotuta.

Ondasun nabarmenakAldatu

Pertsona ezagunakAldatu

  • Oscar Wilde (1854-1900) eta Samuel Beckett (1906-1989), idazleek Enniskillengo Portora Royal Schoolen egin zituzten ikasketak.

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu

54°21′00″N 7°38′00″W / 54.35000°N 7.63333°W / 54.35000; -7.63333