Ulster American Folk Park
Ulster American Folk Park Omagh ondoko Castletown herrian dagoen Ipar Irlandako aire libreko museoa da. Parkeak Ulster eta Ipar Amerika arteko loturak erakusten ditu XVIII eta XIX mendeetako emigranteen bizimoduaren bidez. Ipar Irlandako hiru museo nazionaletako bat da.
Ulster American Folk Park | |
---|---|
National Museums Northern Ireland | |
![]() Ulster American Folk Park ![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Koordenatuak | 54°39′32″N 7°20′02″W / 54.659°N 7.334°W54°39′32″N 7°20′02″W / 54.659°N 7.334°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1976 |
Bisitariak urtean | 165.000 |
Webgune ofiziala | |
EgituraAldatu
30 eraikin ditu eta bolondresek garai hartako bizimodua antzezten dute. Ulster zein Estatu Batuetako jaiak ospatzen dituzte eta kultur ekintza ugari ere izaten da. Bi zatitan banatzen da, Mundu zaharra eta Mundu berria, eta bien artean kaia eta Brig Union emigranteen itsasontziaren maketa daude.
- Mundu zaharra: Benetako etxeek osatzen dute, besteak beste inprenta, banketxea, polizia etxea, eskola eta bi eliza daude. Auzoaren erdian Thomas Mellonen jaiotetxea dago, hau izan zen lehenengo irlandar-amerikar bankaria.
- Mundu berria: Amerikako kale bat islatzen du, burdin ola bat, Virginia General Store biltegia, baina bereziki Ameriketatik ekarritako hainbat eraikin; Fulton Stone House, Appalachian Log House eta Francis Roganen Plantation Brick House.
IruditegiaAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) National Museum of Northern Ireland