Cookstown (irlanderaz An Chorr Chríochach, eskozieraz Cookestoun) Ipar Irlandako Tyrone konderriko herria da. 10.646 biztanle ditu (2001) bi kilometro luzen den kale zuzenaren inguruan.

Cookstown
An Chorr Chríochach
herria
Administrazioa
Herrialdea Erresuma Batua
Herrialdea
Lurraldea
Lurralde Historikoa
Konderria
 Erresuma Batua
 Ipar Irlanda
Ulster
Tyroneko konderria
Posta kodeaBT80
Geografia
Koordenatuak54°38′49″N 6°44′42″W / 54.647°N 6.745°W / 54.647; -6.745
Map
Demografia
Biztanleria10.646 (2001)
Informazio gehigarria
Sorrera1620
Telefono aurrizkia028
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakPlérin
midulstercouncil.org

Historia aldatu

Gaur egungo Cookstown inguruko lurrak O'Mellan klanarenak izan ziren XVII mendeko kolonizazioaren aurretik eta Mellanagh izenarekin ezagutzen ziren. Jakue I.ak konfiskatu eta Alan Cook erlijio legegizonak eskuratu zituen 1620an, bere izena eramango zuen herria sortuz. 1628an merkatua astean birritan egiteko eskubidea jaso zuen.

1641eako matxinadan irlandarrak jabetu ziren herriaz, bai eta burdindegiaz ere. Armak egiteko aukera izanik bertan gotortu eta bi urte iraun zuten Karlos I.aren gudalosteek herritik bidali zituzten arte. Ingelesek herria erabat suntsitu zuten mendeku gisa. Gertaera hau kolpe gogorra izan zen herriarentzat eta 1734ean oraindik bi etxe baino ez zeuden bertan. Stewart familia jabetu zen lurretaz eta William Stewartek Dublinen ikusitako bulevarda eraiki zuen, 40 metroko zabalera zuena eta zuhaitzez jositakoa. XVIII mendeak aurrera egin ahala merkataritza zabaltzen hasi zen, lihoa, haziak eta barazkiak saltzen zirelarik.

1801ean Killymoon gaztelua eraiki zen eta 1822an St. Luran eliza. Lihoaren industria modernizatu zenean herriak bultzada handia izan zuen eta 1820 eta 1840 artean populazioa laukoiztu egin zen. XX mendean ere garapenak jarraitu zuen eta 1936an Teknologia institutua zabaldu zen.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Beaghmoreko harrespilak: 11 kilometro iparraldera. Zazpi harrezspil zirkular daude.
  • Ardboe High Cross: IX-X mende arteko gurutze zelta.
  • Lissan House: 1620an eraikitako etxea, Staples familiarena.
  • Killymoon gaztelua.

Hiritar ezagunak aldatu


Kanpo estekak aldatu