Talka-uhin bidezko terapia

Txoke-uhin bidezko terapia» orritik birbideratua)

Talka-uhin bidezko terapiak iraupen motz eta indar oso handiko soinu-uhinak erabiltzen ditu, maiztasun baxuan emanak (infrasoinuak),[1] hainbat helburu terapeutikorekin, hala nola giltzurruneko harriak, muskulu-eskeletu mailako arazoak tratatzeko, edo kirurgia ortopedikorako.[2] [3]

Talka-uhin ekipoa.

HistoriaAldatu

1969an, Alemaniako Defentsa Ministerioak finantzaturik, Dornier Medical Systems enpresak ikerketa abiatu zuen talka-uhinak ehunetan zituzten ondorioak aztertzeko. 1972an, ikerketa honen baitan, Egbert Schmiedt Munich-eko Unibertsitateko klinika urologikoaren zuzendariarekin akordioa egin zuten, eta hainbat prototipo garatu zituzten, 1980ko otsailean gizakiekin probatu zen arte. Dornier HM3 litotriptoreen ekoizpena eta banaketa 1983an hasi zen, eta 1984ean AEBetako Elikagaien eta Drogen Administrazioak terapia bezala onartu zuen.

Talka-uhin bidezko teknika honek teknika endourologikoak ordezkatu ditu (gorputz barruan endoskopiaz eginak),[4] horregatik leku askotan "gorputz kanpoko talka-uhin bidezko terapia" bezala izendatuta ikusiko dugu (extracorporal shock wave therapy).

1980ko hamarkadan giltzurrunetako harrietarako erabiltzen zelarik, talka-uhinek inguruko hezurren dentsitatea handitzen zutela ikusi zen. Ondorioz, kirurgia ortopediko arloko erabilpenak ikertzen hasi ziren.[5]

Interbentzioaren ezaugarriakAldatu

 
Ukalondoko tendoietan eginiko aplikazioa.

Litotrizia: kanpotik intentsitate handiko pultsu akustikoa aplikatzen da, harria hautsiz gutxieneko albo-kalteekin. Gaixoa normalean sedatu edo anestesiatzen da, geldirik eta lasai mantentzeko.[6] Ehun bigunetako lesioetan eginiko aplikazioetarako ez da sedaziorik behar izaten.

1-22 Hz arteko maiztasuneko emisio akustikoak erabiltzen dira; presioa 2-5 bar artekoa izaten da;[7] saio bakoitzeko 1000-6000 pultsu artean ematen dira.[8]

Talka-uhinekin lortzen diren onuren mekanismo biologikoa ez da zehaztasunez ezagutzen; hipotesi baten arabera uhinek odol-hodi berrien sorrera bultzatuko luke, kaltzifikazioak gutxituz eta min-seinaleen transmisioa oztopatuz.[9]

Oharra: terapia honek ere soinu-uhinak erabiltzen dituen arren, ezin da ultrasoinu terapeutikoaren tekniken multzoan sartu, azken hauek espektro entzungarriaren gainetik baitaude, eta talka-uhin bidezko terapia azpitik (infrasoinuak).[1]

ErabilerakAldatu

 
1 cm-ko kaltzio oxalato harri baten zatiak, litotripsia erabiliz apurtu eta gero.

Talka-uhinen erabilpen arruntena giltzurrunetako harriak[10] eta kalkulu biliarrak (behazun xixkuko edo gibelekoak) tratatzeko litotrizia da. Era berean, listu harriekin[11] eta pankrea harriekin[12] ere erabili izan da.

Fisioterapia arloan muskulu-hezurdura arazoak tratatzeko erabiltzen da, hala nola epikondilitisa, epitrokleitisa, tendinopatiak, oin-zolako fasziitisa, kalkaneoko ezproia, sorbaldako kaltzifikazioak...[13]

Talka-uhinen bidezko terapia hezur sendatzeko eta hezur nekrosia tratatzeko ere erabiltzen da.[14] Soldatzen ez diren hausturetan tratamendu kirurgikoen alternatiba eraginkorra ere bada.[15]

Ultzerak dituzten gaixo diabetikoetan, talka-uhinak zauriak sendatzeko erabiltzen dira, epe laburreko eta epe luzeko emaitzak ikusi direlarik.[16] Halere, erabilpen honen ebidentziarik ez dago eta ausazko entsegu klinikoak beharrezkoak dira.[17]

AlbaitaritzaAldatu

Talka-uhinak zaldien ortopedia arazoak tratatzeko erabiltzen da: tendoien eta lotailuen lesioak, apofisi espinosoen arazoak, eskafoide sindromea, artritisa.[1] Dena den, erabilpen hauen ebidentzia maila baxua da.[5]

EraginkortasunaAldatu

Talka-uhinen eraginkortasunari buruzko ebidentzia kontraesankorra da. 2005eko berrikuspen batek ondorioztatu zuen talka-uhinek tenislari ukalondoan eraginkortasun txikia zutela, minari eta ahalmen funtzionalari dagokionez.[18]

Erresuma Batuan, National Institute for Health and Care Excellence (NICE) erakundeak talka-uhinen ebidentzia maila baxua azpimarratu zuen; horri erantzunez, 2012an teknikaren emaitzei buruzko datu bilketa sistematikoa abiatu zen, talka-uhinek ehun bigunetan zuten eraginkortasuna neurtzeko.[19]

2017an eginiko bi berrikuspenek antzeko ondorioak atera zituzten, ebidentzia maila moderatuarekin.[20][21]

NICE-k talka-uhinen erabilpen gida batzuk argitaratu ditu, beste terapiak eraginkorrak ez diren zenbait kasutarako: tenislari ukondoa ,[22][23] sorbaldako errotatzaileen mina,[24][25] Akiles tendinitisa,[26][27] oin-zolako faszitisa,[28][29] eta trokanter handiaren min sindromea.[30]

2018tik aurrera, talka-uhinak prostatitis kronikoa eta pelbiseko min kronikoaren sindromea tratatzeko izan dezakeen potentziala aztertu da; epe laburrean sintomak hobetu ziren, albo-kalte txiki batzuekin; halere, epe ertaineko eragina ez da ezagutzen, eta emaitzak ezin daitezke orokortu ikerketen kalitate baxua dela eta.[31]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Fox, Steven M., author.. Multimodal management of canine osteoarthritis. ISBN 9781498749350. PMC 939525375. Noiz kontsultatua: 2019-06-19.
  2. Wang, Ching-Jen. (2012-03-20). «Extracorporeal shockwave therapy in musculoskeletal disorders» Journal of Orthopaedic Surgery and Research 7: 11. doi:10.1186/1749-799X-7-11. ISSN 1749-799X. PMID 22433113. PMC PMCPMC3342893. Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  3. Chung, Bryan; Wiley, J. Preston. (2002). «Extracorporeal shockwave therapy: a review» Sports Medicine (Auckland, N.Z.) 32 (13): 851–865. doi:10.2165/00007256-200232130-00004. ISSN 0112-1642. PMID 12392445. Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  4. «LITHOTRIPSIE INTRACORPORELLE» https://www.ems-urology.com/ Noiz kontsultatua: 2019ko ekainaren 19a.
  5. a b (Ingelesez) Chamberlain, Georgina; Colborne, Robert. (2016-3). «A review of the cellular and molecular effects of extracorporeal shockwave therapy» Veterinary and Comparative Orthopaedics and Traumatology 29 (02): 99–107. doi:10.3415/VCOT-15-04-0057. ISSN 0932-0814. Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  6. "Lithotrypsy" National Kidney Foundation, Accessed February 6, 2017
  7. «Láser de alta intensidad & Terapia de ondas de choque» https://files.btlnet.com/ Noiz kontsultatua: 2019ko ekainaren 18a.
  8. Unzurrunzaga, Rocío; Ramón, Silvia. «Ondas de choque» https://www.mc-mutual.com/ Noiz kontsultatua: 2019ko ekainaren 18a.
  9. (Ingelesez) Lohrer, Heinz; Nauck, Tanja; Korakakis, Vasileios; Malliaropoulos, Nikos. (2016). «Historical ESWT Paradigms Are Overcome: A Narrative Review» BioMed Research International 2016: 1–7. doi:10.1155/2016/3850461. ISSN 2314-6133. Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  10. Srisubat, Attasit; Potisat, Somkiat; Lojanapiwat, Bannakij; Setthawong, Vasun; Laopaiboon, Malinee. (2014-11-24). «Extracorporeal shock wave lithotripsy (ESWL) versus percutaneous nephrolithotomy (PCNL) or retrograde intrarenal surgery (RIRS) for kidney stones» The Cochrane Database of Systematic Reviews (11): CD007044. doi:10.1002/14651858.CD007044.pub3. ISSN 1469-493X. PMID 25418417. Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  11. (Ingelesez) «Salivary duct stones: MedlinePlus Medical Encyclopedia» medlineplus.gov Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  12. Hayes, James M.; Ding, Steven L.. (2012-09-07). «Pancreatic stone and treatment using ERCP and ESWL procedures: a case study and review» The New Zealand Medical Journal 125 (1361): 89–97. ISSN 1175-8716. PMID 22960720. Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  13. (Gaztelaniaz) «Ondas de choque extracorpóreas (ESWT)» Centro Médico Teknon Noiz kontsultatua: 2019-06-19.
  14. (Ingelesez) Cheng, Jai-Hong; Wang, Ching-Jen. (2015-12). «Biological mechanism of shockwave in bone» International Journal of Surgery 24: 143–146. doi:10.1016/j.ijsu.2015.06.059. Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  15. Tang, Hua-Yu; Zhao, Yu; Li, Yu-Zhi; Wang, Tian-Shu. (2019-04). «Effectiveness of extracorporeal shock wave monotherapy for avascular necrosis of femoral head» Medicine 98 (14): e15119. doi:10.1097/md.0000000000015119. ISSN 0025-7974. Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  16. (Ingelesez) Wang, Ching-Jen; Cheng, Jai-Hong; Kuo, Yur-Ren; Schaden, Wolfgang; Mittermayr, Rainer. (2015-12). «Extracorporeal shockwave therapy in diabetic foot ulcers» International Journal of Surgery 24: 207–209. doi:10.1016/j.ijsu.2015.06.024. Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  17. (Ingelesez) Cooper, Ben; Bachoo, Paul. (2018-06-11). Cochrane Wounds Group ed. «Extracorporeal shock wave therapy for the healing and management of venous leg ulcers» Cochrane Database of Systematic Reviews doi:10.1002/14651858.CD011842.pub2. Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  18. (Ingelesez) «Shock wave therapy for elbow pain» www.cochrane.org Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  19. Maffulli, G.; Hemmings, S.; Maffulli, N.. (2014-9). «Assessment of the Effectiveness of Extracorporeal Shock Wave Therapy (ESWT) For Soft Tissue Injuries (ASSERT): An Online Database Protocol» Translational Medicine @ UniSa 10: 46–51. ISSN 2239-9747. PMID 25147767. PMC PMCPMC4140430. Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  20. (Ingelesez) Korakakis, Vasileios; Whiteley, Rodney; Tzavara, Alexander; Malliaropoulos, Nikolaos. (2017-09-27). «The effectiveness of extracorporeal shockwave therapy in common lower limb conditions: a systematic review including quantification of patient-rated pain reduction» British Journal of Sports Medicine: bjsports–2016–097347. doi:10.1136/bjsports-2016-097347. ISSN 0306-3674. Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  21. (Ingelesez) Steuri, Ruedi; Sattelmayer, Martin; Elsig, Simone; Kolly, Chloé; Tal, Amir; Taeymans, Jan; Hilfiker, Roger. (2017-9). «Effectiveness of conservative interventions including exercise, manual therapy and medical management in adults with shoulder impingement: a systematic review and meta-analysis of RCTs» British Journal of Sports Medicine 51 (18): 1340–1347. doi:10.1136/bjsports-2016-096515. ISSN 0306-3674. Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  22. «Overview | Extracorporeal shockwave therapy for refractory tennis elbow | Guidance | NICE» www.nice.org.uk Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  23. (Ingelesez) Thiele, S.; Thiele, R.; Gerdesmeyer, L.. (2015-12). «Lateral epicondylitis: This is still a main indication for extracorporeal shockwave therapy» International Journal of Surgery 24: 165–170. doi:10.1016/j.ijsu.2015.09.034. Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  24. «Overview | Extracorporeal shockwave lithotripsy for calcific tendonitis (tendinopathy) of the shoulder | Guidance | NICE» www.nice.org.uk Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  25. (Ingelesez) Louwerens, Jan K.G.; Sierevelt, Inger N.; van Noort, Arthur; van den Bekerom, Michel P.J.. (2014-8). «Evidence for minimally invasive therapies in the management of chronic calcific tendinopathy of the rotator cuff: a systematic review and meta-analysis» Journal of Shoulder and Elbow Surgery 23 (8): 1240–1249. doi:10.1016/j.jse.2014.02.002. Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  26. «Extracorporeal shockwave therapy for refractory Achilles tendinopathy | Guidance | NICE» www.nice.org.uk Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  27. (Ingelesez) Wiegerinck, J. I.; Kerkhoffs, G. M.; van Sterkenburg, M. N.; Sierevelt, I. N.; van Dijk, C. N.. (2013-6). «Treatment for insertional Achilles tendinopathy: a systematic review» Knee Surgery, Sports Traumatology, Arthroscopy 21 (6): 1345–1355. doi:10.1007/s00167-012-2219-8. ISSN 0942-2056. Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  28. «Overview | Extracorporeal shockwave therapy for refractory plantar fasciitis | Guidance | NICE» www.nice.org.uk Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  29. (Ingelesez) Yin, Meng-Chen; Ye, Jie; Yao, Min; Cui, Xue-Jun; Xia, Ye; Shen, Qi-Xing; Tong, Zheng-Yi; Wu, Xue-Qun et al.. (2014-8). «Is Extracorporeal Shock Wave Therapy Clinical Efficacy for Relief of Chronic, Recalcitrant Plantar Fasciitis? A Systematic Review and Meta-Analysis of Randomized Placebo or Active-Treatment Controlled Trials» Archives of Physical Medicine and Rehabilitation 95 (8): 1585–1593. doi:10.1016/j.apmr.2014.01.033. Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  30. «Overview | Extracorporeal shockwave therapy for refractory greater trochanteric pain syndrome | Guidance | NICE» www.nice.org.uk Noiz kontsultatua: 2019-06-18.
  31. (Ingelesez) Franco, Juan VA; Turk, Tarek; Jung, Jae Hung; Xiao, Yu-Tian; Iakhno, Stanislav; Garrote, Virginia; Vietto, Valeria. (2018-01-26). Cochrane Urology Group ed. «Non-pharmacological interventions for treating chronic prostatitis/chronic pelvic pain syndrome» Cochrane Database of Systematic Reviews doi:10.1002/14651858.CD012551.pub2. Noiz kontsultatua: 2019-06-18.

Kanpo estekakAldatu