Behazun xixku
Behazun xixkua[1] edo behazun-maskuria[2] hepatozitoek ekoizten duten behazuna metatzen duen organoa da. Digestio-aparatuko organoa da eta 7-10 cm luze da. Behazun-xixkuaren bolumena 30-60 ml da eta egunero 600-1000 ml behazun ekoizten da gibelean.
Behazun xixku | |
---|---|
![]() | |
Xehetasunak | |
Honen parte | Digestio-aparatua |
Kokapena | sabelaldeko barrunbea |
Hona drenatzen du |
cystic vein (en) ![]() |
Arteria | Maskuri-arteria |
Zaina |
cystic vein (en) ![]() |
Identifikadoreak | |
Latinez | vesica fellea eta vesica biliaris |
MeSH | A03.159.439 |
TA | A05.8.02.001 |
FMA | 7202 |
Terminologia anatomikoa |
Behazun-xixkuak behazuna hodi zistikora jariatzen du. Hodi zistikoak eta hodi hepatiko komunak bat egiten dute hodi koledokoa emateko. Koledoko honen bitartez behazuna duodenora garraiatzen da, duodenoaren sarreran Oddiren esfinterra dago.
FuntzioaAldatu
Behazun xixkuaren funtzioa gibelak sintetizatu eta jariatutako behazuna gorde eta kontzentratzea da liseriketa prozesuan beharrezkoa izan arte. Izan ere behazuna lipidoak emultsionatzen dituen likidoa da, bere digestio eta absortzioa erraztuz eta mugimendu peristaltikoak faboratuz.
Behazun hustuketaren erregulazioaAldatu
Elikagai boloa duodenora heltzen denean, bi mekanismo jartzen dira martxan:
- Behazun xixkuaren uzkurketa. Heste mehean dauden gantzek kolezistokinina hormonaren askapena bultzatzen dute. Hau odolera pasatzen da eta hemendik behazun xixkura doa bere uzkurketa eraginez.
- Oddi esfinterraren erlaxapena. Erlaxapena batetik hestean gertatzen diren mugimendu peristaltikoak duodenoraino heltzen direnean gertatzen da, eta bestetik estimulazio parasinpatikoaren eraginez.
Lotutako gaixotasunakAldatu
Behazun jariapena atzeratu edo oztopatzen duten egoerek gaixotasunak sor ditzakete:
ErreferentziakAldatu
- ↑ Elhuyar Hiztegia
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [1989]