Kaltzifikazio patologikoak

Kaltzifikazio patologikoa kaltzio, burdin, magnesio eta beste gatz mineralen metaketa ez normalari deritzogu. Bi kaltzifikazio patologiko mota bereizten dira:

Amiloidosia kaltzifikazio distrofikoarekin
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Kaltzifikazio distrofikoa aldatu

Kaltzio-gatzen metaketa da ehun endekatu edo hiletan odoleko kaltzio mailak normalak izanik, eta kaltzio metabolismoan aldaketak ez daudelarik.

  • Morfologiari dagokionez, makroskopikoki, pikor zuri eta txikiak ikus daitezke.
  • Mikroskopokoki, berriz, eta Hematoxilina Eosinarekin tindatuta pikor amorfo basofiloak bereiz daitezke, zelula barnean zein zelula kanpoan.

Kaltzifikazio mota honetan egitura berezi batzuk agertu ohi dira Psamoma gorputzak izenekoak. Psamoma gorputzak epitelio edo konektibo-ehunaren tumore zelular onbera zein gaizto batzuetan aurkitzen diren karez osatutako geruza anitzeko egiturak dira. Kaltzio metaketa laminarrak dira, minbizi papilarretan ager ohi direnak. Mikroskopikoki, eraztun zentrokide gogortuen antza dute. Kaltzifikazio distrofikoen ondorengo giza hezur heterotopikoa ager daiteke, denborarekin kaltzifikazio-fokua hezur bihurtzen denean.

Kaltzifikazio metastatikoa aldatu

Hiperkaltzemia dela eta ehun normaletan ematen den kaltzio-gatzen metaketari deritzo. Ehun bizietan ageri da beraz, hiperkaltzenia eta kaltzio-metabolismo asalduretan.

Hainbat arrazoi etiologiko daude bere agerpenerako: hiperparatiroidismo primarioa, hezur-ehunaren suntsipena, D bitaminaren asaldurak eta giltzurrun gutxiegitasuna. Organismo osoan ager daitezke, baina bereziki urdail-mukosaren interstizioan, giltzurrunetan, biriketan, arteria sistemikoetan eta birika zainetan aurkitzen dira. Ehun hauek azido galera dela eta alkalinizatzen dira eta hau arrisku faktorea da kaltzifikazio metastatikoaren agerpenerako.

Bere morfologia kaltzifikazio distrofikoaren antzekoa da. Bi mota bereizten dira:

  • Metaketa amorfo ez kristalinoa

Gehienetan ez dute disfuntzio klinikorik eragiten, baina batzuetan birikan gehiegi agertzean birikaren asaldura erradiografikoak eta arnas gutxiegitasuna eragin ditzakete edota giltzurrun gutxiegitasuna giltzurrunean denbora pasa ahala.

Kanpo estekak aldatu