Txikipedia:Urbasa
Urbasa mendilerroa Euskal Herriko erdialdean dago kokatuta. Iparraldeko magalean Sakanako bailara dago, Hegoaldean Lizarraldea, Ekialdean Araba eta Mendebaldean Andia mendilerroa. Bere punturik altuena mila eta ehun metro ingurukoa da. Urbasa akuifero bat da bere barnealdean ura dagoelako.
Nafarroako parke natural garrantzitsuenetako bat da, animalia ezberdin mota asko daude eta landareria oso ugaria da. Gainera, Urbasak aukera asko eskaintzen ditu egun polit bat pasatzeko, adibidez:
- Kobazuloak bisitatu
- Paseatzen egon
- Lagunekin edo familiarekin bazkaldu eta denbora pasa
- Zizak eta onddoak bildu
Urbasako flora
aldatuUrbasako landaredia oso oparoa da. Esaten da Europa mendebaldeko pagadirik garrantzitsuena dela, pagoz josita dagoelako
Pagoa
aldatuUrbasako zuhaitzik ugariena pagoa da. Oso ongi aguantatzen dute bertako klima. Urbasan 1.000 urte baino gehiago duten pagoak aurkitu ditzakegu.
Pagoak hosto erorkorreko zuhaitzak dira, udazkenean hostoak galtzen dituzte eta udaberrian hostoak kimatzen hasten dira berriro.
Pagoek 30m-ko altuera baino gehiago izatera iristen dira eta zirkunferenzian 2m-ko luzera izatera iritsi daitezke.
Pagoen egurra oso erabilia izaten da aizkolaritzan, normalean korapilo gutxi izaten dituelako.
Pagoen artean topatu ditzakegun beste zuhaitz batzuk honako hauek dira: astigarra, ezkia, hagina, gorostia eta lizarra.
Zuhaixken artean elorri zuria nabarmendu beharko genuke. Zuhaixka handia da eta hosto erorkorrekoa da, hortaz, udazkenean hostoak galtzen ditu. Normalean fruitu asko ematen ditu, esfera gorri txikiak dira eta jangarriak dira.
Urbasako fauna
aldatuUrbasan hainbat animalia espezie bizi dira. Animalia ugaztunak, hegaztiak, narrastiak eta anfibioak bizi dira bertan, eta horren arabera taula honetan sailkatu ditugu horietako batzuk:
Ugaztunak | Hegaztiak | Narrastiak | Anfibioak |
Basurdea | Arranoa | Zohizkaztegietako sugandila | Belar-Igela |
Orkatza | Putrea | Sugandila berdea | Apo moztua |
Azeria | Mirua | Seoaneko sugegorria | Emagin arrunta |
Erbinudea | Belatza | Haitz sugandila | San Antonio igela |
Urtxintxa | Birigarro | Suge leun europarra | Uhandre alpetarra |
Basakatua | Sai zuria | Uhandre marmolatua | |
Marta | Zapelatza | Baso-igel gorria | |
Geneta | Belatxinga | ||
Erbia | Haitz enarak | ||
Lurro grisa | Aztorea | ||
Satorra | Txolarre alpetarra | ||
Basa-sagua | Txonta | ||
Trikua | Urubi arrunta | ||
Azkonarra | Kaskabeltza | ||
Lepazuria | Zozo zuria | ||
Muxarra | Pizidoa | ||
Saguzar | Tuntuna |
Zizak eta onddoak
aldatuUrbasa mendilerroa oso leku aproposa da onddoak eta zizak bilatzeko. Ikus dezagun Urbasan bildu dezakegun onddo eta ziza mota batzuk:
- Boletus: Urbasako pagadietan boletus ugari biltzeko aukera izan dezakegu udazkenean.
- PERRETXIKOAK: Urbasan jaso dezakegun beste ziza goxo bat perretxikoak dira. Hauek aurkitzea zailagoa den arren udaberrian buelta bat emanez gero aukera izanen zenuke.
- ESNE GORRIA: Urbasako pinudietan bildu dezakegun beste ziza goxo bat da. Udazkenean ateratzen dira.
- Amanita cesarea: Amanita jaiotzean arrautza moduko bat da, eta gero, haunditzen denean, ziza laranja bat ateratzen da barnetik.
- Saltsa perretxiko beltza: Koniferoen basoetako eremu hezeetan hazten da neguaren erdialdean eta udaberri hasieran.
- ASTOPUTZAK: Gure inguruko perretxikorik ohikonerako bat da. Gaztetan jangarria da, baina sukaldaritzan ez du balio handirik.
Kobazuloak
aldatuUrbasan kobazulo asko daude. Batzuk besteak baino handiagoak dira, baina Urbasa osotik aurkitu ditzakegu. Kobazulo horietako batzuk honako hauek dira:
- Kristinos: Kristinos kobazuloaren sarrera lurrean dago eta sartu ahal izateko eskailera batzuk jaitsi behar dira. Sarrera libreko kobazuloa da, hortaz, bisitatzeko ez dugu ezer ordaindu behar.
Ez da kobazulo arriskutsu bat, baina oso handia eta iluna denez ezinbestekoa da frontalak eta linternak eramatea.
Sartzerakoan galeria polit bat topatzen dugu, baina gehiago barneratzen bagara laku txiki eta polit bat aurkituko dugu.
- Urkoba eta Lubierri: Otsoportilloko bidearen bukaeran, autoa utzi eta partzelariatik oinez jarraitu behar da, hesi batera iritsi arte. Sartzeko aldapa txiki bat dauka. Zonalde batzuetan oso baxua da, batez ere sarreran eta erdialdean. Saguzar batzuk bertan bizi dira. Oso kobazulo iluna da. Batzuetan ur gehiegi dago eta ezin da barruraino sartu.
Partzelariara bultatuz gero eta aurrera jarraituz gero Lubierri kobazuloa aurkitu dezakegu. Sarrera eta irteera duen kobazulo bat da, horregatik ez da horren iluna. Aspaldi, abereak Urbasan zeudenedan eta egurdaldi txarra zetorrenean, aterpe bezala erabiltzen zuten bai animalientzat eta baita artzaientzat ere.
Paseo polit honetan Urbasan zutik jarraitzen duen zutarri bakarra bisitatu dezakegu ere.