Txikipedia:Rosana dos Santos Augusto

Rosana dos Santos Augusto 1982ko uztatilaren 7a São Paulon, Brasil jaio zen. Exfutbolari profesionala, erretiratua. Gaur egun Athletico Paranaense-ko femeninoko taldearen entrenatzailea da.[1]

Rosana dos Santos

Ibilbide profesionala aldatu

Urte asko jolastu zituen Brasilen eta ondoren joan zen Austriara non jolastu zuen SV Neulengbach taldean. Gero  2009-tik 2011-ra jolastu zuen  Sky Blue FC-en Women's Professional Soccer-en taldean, hau sinatu baino lehen Emakumezkoen UEFAko Txapeldunen Ligaren irabazlearekin, Frantziako Olympique Lyon taldearekin, 2011ko irailean sinatu zuen. 2011-12 tenporadan bere taldearekin batera egin zen ligaren tituluarekin, frantziar kopa eta txapeldunen ligarekin baita ere. 2011. urtean integratu zen  Associação Desportiva Centro Olímpico taldean. 2013an Avaldsnes taldera joan zen. 2014an taldez aldatu eta São Josén jolastu zuen. 2015an hainbat taldeetan parte hartu zuen, Houston Dash eta Avaldsnes-en. 2016an berriz taldez aldatu izan zen eta Paris Saint Germain  eta São Josén taldeetan egon zen. 2017an, berriz Coraje de Carolina del Norte-n egon zen. Eta 2018an Santos taldean egon zen eta hau bere azken taldea izan zen erretiratu baino lehen.

Brasileko femeninozko selekzioarekin jolastu zuen 2000, 2004, 2008 eta 2012ko joko olinpikoak. 2004an eta 2008an lortu zuten zilarrezko domina lortzea bitan, eta bi alditan galdu zuten finala Estatu batuen kontra. Baita jolastu du kopa mundiala 2003an, 2007an eta 2011an, eta hemen ere lortu zuen bigarren postua 2007an galdu zuelako finala Alemaniaren kontra.[2]

Lorpenak aldatu

Rosana lau aldiz parte egin izan du Olinpiar jokoetan eta bi zilarrezko domina lortu zituen Atenasen 2004an eta Beijingen 2008an, Estatu batuak bi finalak irabazi zion. Honi gehitzen zaio irabazitako partidak Hego Amerikako txapelketan Ekuador 2010 eta Ekuador 2014ko edizioetan. Baita bi urrezko domina irabazi zituen 2003ko Santo Domingokoab eta 2007ko Rio de Janeiroko Panamerikar jokoetan. Eta bat baino gehiago zilarrezko domina 2011ko Guadalajarako edizioan. Bere karreraren  amaieran hainbat taldeetan jokatu izan zuen, Europan, Estatu batuetan eta Brasilen, non erabaki zuen futboletik erretiratzea 2018an. [3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Rosana dos Santos Augusto. 2021-08-04 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  2. (Gaztelaniaz) Rosana dos Santos Augusto. 2021-08-04 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  3. (Thailandieraz) hmong.wiki. «Rosana dos Santos Augusto Carrera de clubycarrera internacional» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).