Panda hartza.

Panda handia (Ailuropoda melanoleuca) hartzaren familiako animalia ugaztuna da. Animalia hauen jatorria Txinako erdialdean du.

Nolakoa da? aldatu

Panden ilea zuria eta beltza da. Belarria, muturra eta begien inguruko eta sorbaldetako ileak beltzak dira eta aurpegi, sabel eta bizkarrekoak zuriak.

Begi txikiak dituzte eta beraiek begi-niniak katuenak bezalakoak dira. Zangoetan bost atzamar dituzte eta seigarren bat hatz lodi moduan.

 
Panda hartza.

Panda helduen kasuan 70 eta 125 kg inguruko pisua izaten dute eta 1,90 m neurtzen dute. Kumeen kasuan, jaiotzen direnean 90 eta 130 gramo inguruan pisatzen dute.

Zenbat bizi da? aldatu

Animalia hauen bizi itxaropena gutxi gorabehera 12 urtetakoa da. Hala ere, egin diren azterketetan ikusi da gehien iraun duen panda 36 urte bizi izan zela.

Zer jaten du? aldatu

Panda handiak belarjaleak dira batzuetan haragia jaten duten arren, hala nola, orein kumeak edota zomorroak. Jaten duten %99-a banbu kanabera da eta egunean 14 ordu pasatzen dituzte 40 kg banbu jaten. Hori horrela izanik, ia denbora osoa jaten ematen dute.

Zer egoeratan dago? aldatu

Pandak gaur egun desagertzeko arriskuan aurkitzen dira animalia hauen jaiotza-tasa txikia delako, heriotza-tasa handia delako eta beraien bizilekuak bizi izan duen suntsiketa ere handia delako. Pandak sarri zaurituak izaten dira ehiztariek beste animalia batzuei jarritako harrapagailuen ondorioz. Guzti horren ondorioz, Txinan animalia hauen ehizaren inguruan dituzten arauak zorrotzak dira.

Nola ugaltzen da? aldatu

 
Panda handi kumea.

Animalia hauek udaberrian ugaltzen dira. Emeen haurdunaldiak 135 egun irauten ditu eta kume bat edo bi izaten dituzte. Amak soilik horietako bat zainduko du eta bestea hiltzen uzten dutelarik.