Kilogramoa pisua neurtzeko erabiltzen den unitate bat da. Nazioarteko Unitate Sisteman masa adierazteko erabiltzen den unitate edo erreferentzia da. "Masa" hitza "pisu" hitzaren ordez erabiltzen da batzuetan zientzian. Kilo- aurrizkiak "mila" esan nahi du; beraz, kilogramo hitzak "mila gramo" esan nahi du.
Nazioartean, kg laburdura erabiltzen da kilogramoa (batzuetan, kiloa ere esaten da, laburtuta) adierazteko. Horregatik, "bost kilogramo" idatzi beharrean, "5 kg" idazten dugu.
Baina zenbat da kilogramo bat, zehazki?
aldatuHasieran, kilogramoa litro bat uraren masa zela esanez definitu zen. Balio hori Frantziako Iraultzaren amaierako sistema metrikoa asmatu zenean erabaki zen. Geroago, kilo bateko platinozko estandar bat sortu zen, kilogramoaren balioa zehaztasun handiz adierazteko.
Kilogramoaren baliokidetasunak
aldatuPisua neurtzeko beste unitate batzuk ere erabiltzen ditugu. Izan ere, batzuetan, kilo bat gehiegi edo gutxiegi izaten da neurketak egiteko; esate baterako, 1.000 kg-ko pisua adierazteko, tona deritzan unitatea erabiltzen dugu; horrela, adibidez, balea urdin heldu batek 50 eta 150 tona bitarteko pisua eduki dezakeela esaten dugu. Era berean, kilogramoa baino arinagoak diren gauzen pisua neurtzeko ere beste unitate txikiago batzuk behar izaten dira. Berez, gramoa da pisua neurtzeko oinarrizko unitatea.
Beheko taula honetan ikus ditzakegu pisu-unitate erabilienen arteko baliokidetasunak:
Pisua | Laburdura | Zenbat kilo |
---|---|---|
kilogramoa | kg | 1.000 |
hektogramoa | hg | 100 |
dekagramoa | dag | 10 |
gramoa | g | 1 |
dezigramoa | dg | 0,1 |
zentigramoa | cg | 0,01 |
miligramoa | mg | 0,001 |