Metroaren definizio zaharrari buruzko irudia.

Metroa sistema metriko hamartarrean luzera neurtzeko erabiltzen den oinarrizko unitatea da. Metroaren laburdura m da.

Luzera neurtzeko unitate hau (eta sistema metriko hamartar osoa) Frantziako Iraultzaren garaian sortu zen eta ia mundu osora zabaldu zen geroztik, oso beharrezkoa zelako ahalik eta leku gehienetan neurtzeko modu berberak erabiltzea. Hasieran, metroaren neurria zehazteko, Parisko meridianoan neurtuta Ipar Poloaren eta Ekuatorearen artean dagoen distantzia hartu zuten oinarritzat: distantzia hori 10 milioiz zatituta (1/10.000.000) izango zen metroaren definizioa. Gaur egun, aldiz, beste definizio zehatzago bat erabiltzen da: argiak hutsean segundo baten 1/299.792.458renean egiten duen distantzia.

Metroaren baliokidetasunak

aldatu

Metroan oinarritutako beste luzera-neurri edo unitate batzuk ere erabiltzen ditugu. Izan ere, batzuetan, metro bat luzeegia edo motzegia izaten da neurketak egiteko; adibidez, errepideetako distantziak metrotan neurtuz gero, luzerak oso metro kopuru handia emango liguke: Bilbo eta Donostiaren arteko distantzia 101.400 m izango litzateke. Kasu horretan, metroa barik, kilometroa da erabiltzen dugun unitatea, eta, beraz, 101,4 km dira bi hiri horiek arteko distantzia. Era berean, metroa baino txikiagoak diren gauzak neurtzeko ere beste unitate txikiago batzuk behar izaten dira.

Beheko taula honetan ikus ditzakegu luzera-unitate erabilienen arteko baliokidetasunak:


METROAREN MULTIPLO ETA AZPIMULTIPLOAK
Neurria Laburdura Zenbat metro
kilometroa km 1000
hektometroa hm 100
dekametroa dam 10
metroa m 1
dezimetroa dm 0,1
zentimetroa cm 0,01
milimetroa mm 0,001