Marigorringo zazpittittia

Marigorringoa Euskal Herrian oso ezaguna den intsektu bat da, kakalardoen taldekoa. Munduan 5.000 marigorringo espezie ezberdin topa ditzakegu. Animalia inguratzen duen geruzari zomorro deitzen zaio. Hauek gorriak eta horiak izan ohi dira eta hegalen estalkietan orban beltzak dituzte. Euskaraz izen asko ditu: amona mantangorria, amona gonagorria, katalingorria, poxpolingorria...

Marigorringo ohikoena gorri kolorekoa da eta zazpi puntu beltz ditu. Bere luzera 8 eta 10 milimetro artekoa da. Kakalardo guztiek bezala, hegan egiteko bi hegal ditu, eta, hauek babesteko, bi hegal gogor . Hegal gogor hauek elitro deitzen dira.




   Ba al dakizu   

Marigorringoak euskaraz izen askorekin identifikatzen dela: Hala nola, amona mantangorria, amona gonagorria, katalingorria, poxpolingorria... Zuk nola esaten duzu?


Nola ugaltzen dira?

aldatu
 

Ugalketa garaia iristen denean, marigorringoek zurtoin edo hostoetan hori koloreko arrautzak ipintzen dituzte. Arrautzak zorriak dituzten hostoetan ipintzen dituzte. Era honetan, larbak jaiotzean, zorriez elikatuko dira. Astebete geroago, 6 hanketako zizarea azaleratuko da, mugikortasuna geroz eta handiago izanik.

Larbak oso azkar hazten dira, eta hostoetatik zintzilika egoten dira. Zortzi egun behar izaten dituzte marigorringo bilakatzeko. Marigorringoa heldua izan baino lehen gazte etapatik igaro egiten da. Marigorringo gaztea, hori kolorekoa da hasieran, eta gutxinaka-gutxinaka kolorez aldatzen doa gorri koloreraino.

 





Zer jaten dute?

aldatu

Marigorringoen elikadurari dagokionez, heterotrofoak dira, hau da, ez dira gai materia organikoa haien kabuz sortzeko, beste izaki bizidunen laguntza behar dute. Hauek beste hainbat intsektu jaten baitituzte; zorriak eta akaroak, besteak beste. Bi antenekin zorua aztertzen dute, eta janaria eta intsektuak aurkitzen dituzte, jarraian aho ondoan dituen bi hagin edo barailekin harrapatzen dituzte landare-zorriak.

Jaten dituzten intsektuak ez dira jendearentzat batere gustukoak, ortuko landareetan aurki ditzakegun intsektuak direlako. Era horretan, marigorringoek nekazariei fabore bat egiten dietela esaten da, ortuan dauden elikagaiei fabore eza egiten dieten intsektuak kentzen dituztelako batik-bat. Beraz, ondorioztatu daiteke, haien elikadurari esker, izurrien kontrolatzaile biologiko bikaintzat hartzen direla, laboreetarako kaltegarriak diren animalia mota guztiak kontsumitzen baitituzte, pestizidak eta giza osasunerako kaltegarriak diren beste kimiko batzuk erabiltzea sahiestuz. Arrek aurretik aipatutako mila intsektu inguru irentsi ahal dituzte uda garaian, egun bakar batean, berrogeita hamar zorri jan ditzakete gutxi gora behera.

Kate edo sare trofikoa

aldatu

Hasteko, ondoan dugun irudiaren bitartez baliatuko gara marigorringoaren kate trofikoa azaltzeko. Hirugarren mailako kontsumitzaileak, bigarren mailako kontsumitzaileak jaten dituzte eta katearen goi mailakoak dira, marigorringoaren kasuan txoriak izango lirateke.

 

Bigarren mailako kontsumitzaileak, lehenengo mailako kontsumitzaileak jaten ditu, kasu honetan marigorringoa izango litzateke.

Lehen mailako kontsumitzaileak, algak edo landareak jaten dituzte eta belarjaleak dira, gure kasuan intsektuak izango lirateke, zehazki zorriak eta akaroak.

Azkenik, ekoizleek elikagaiak fabrikatzen dituzte, eguzki-energiaz baliatuz, fotosintesiaren bidez. Kasu honetan, hostoak izango lirateke.

   Ba al dakizu    

Itxura atsegina duenez, kultura batzuetan zorte onaren zeinuak dira. Beraz, haiekin harremanetan jartzean, desio bat eskatu eta aske utzi behar da. Hiltzeak, ordea, zorte txarra esan nahi du. Alemanian, intsektu honek zazpi orban beltz baditu, uzta gutxiko denboraldia datorrela esan nahi du.

Bitxikeriak

aldatu

Edozein izaki bizidun eraso egiten dionean, marigorringoak babesteko, hilda egongo balitz bezala jokatzen du, hankaz gora jarriz eta geldirik egonez. Gainera, etsaia urrunarazteko eta babesa ziurtatzeko usain txarreko likido bat isurtzen du hanketatik.

   Ba al dakizu    
Eguraldia iragartzeko ahalmena duela uste da. Hatz puntan kokatu eta honela esaten zaio:
«Marigorri, gonagorri, bihar eguzki ala euri?»
eta hegan egiten badu eguzkia egingo du.
   Ba al dakizu    

Euskal Herrian esaera zahar garrantzitsu bat zegoen Marigorringoaren ingurukoa:

Euskal Herriko zonalde askotan, eguraldiaren berri dakarren mezularia zela uste zuten, edo baita eguraldia alda zezakeela pentsatzen zutene ere.

   Ba al dakizu    

Euskal Herrian mito bat zegoela marigorringoen inguruan:

Eguraldia eraldatzeko ahalmena zuela uste zen. Hatz puntan kokatu eta honela esaten zitzaion:

"Marigorri, gonagorri, bihar eguzki ala euri?"

Hegan egiten badu eguzkia egingo du