Ba al dakizu   

1. Euskaraz kakalardo izendapenaz gain, beste hauek ere erabiltzen dira: kakarraldo, kotxorro, arkulo edo arkamele.

2. Kakalardoek duela 270 milioi urte sortu ziren.

3. Badira uretako kakalardoak ur azpian arnas dezaketenak eta igeri egiten dutenak.

4. Kakalardo batzuek argia islatu dezakete, ipurtargiek bezalaxe.

Kakalardoaren bizi zikloa
   Ba al dakizu   

Hainbeste espezie egotean, haien tamaina oso ezberdina izan daiteke. Esaterako, badaude 1mm-ko tamaina dutenak, gehienbat ustelduriko egurrean bizi direnak. Baita Goliat kakalardoa edo Titanius giganteus espezieak bezalakoak 10 eta 20 cm neurtzera iristen direnak.

Kakalardoaren gorputza

Kakalardoa intsektu familia bat da eta 375.000 espezie ditu. Animalien erreinuan dagoen familiarik handiena da; ugaztunak baino 66 aldiz espezie gehiago ditu.

Kakalardoak forma ezberdin askotarikoak dira eta ia edozein lekutan bizi daitezke, baita ur gezatan ere, nahiz eta normalean ez diren uretan bizi. Kakalardo gehienak belarjaleak dira. Kakalardo gehienek hegan egin dezakete, asko oso trebeak ez diren arren.

Nola ugaltzen da? aldatu

Kakalardoak ia beti modu sexualean ugaltzen dira, hau da, ar batek eta eme batek parte hartzen dute ugalketa prozesuan. Emeek feromonak askatzen dituzte edo soinuak igortzen dituzte arrak erakartzeko. Ondoren, arrak emearen bizkarraldean gora egiten dute eta estalketa gertatzen da. Azkenik, emeak arrautzak uzten ditu eta etorkizuneko larbek hazteko baldintzarik onenak aurki ditzaten prestatzen du.

Kakalardoen taldeko espezieek metamorfosi konplexua burutzen dute, hau da, lehenengo arrautzatik larba itxurarekin ateratzen dira. Ondoren, pupa fase bat igarotzen dute helduarora iristeko.

Zer jaten du? aldatu

Espezieen artean elikadura ohitura ezberdin ugari dauden arren, kakalardo gehienek mastekatzaile motako aho-aparatua dute. Elikadurari dagokionez, batzuk belarjaleak dira (hostoak, haziak, sustraiak, zura, polena… jaten dute), beste batzuk koprofagoak dira (gorotza jaten dutenak), haragijaleak ere badaude (ehiztari eta sarraskijaleak), onddo-jaleak...

Nolakoa da? aldatu

Aurreko hegoak oso gogorrak dira eta elitro izena ematen zaie. Hauek sortzen duten oskolak toraxaren atzealdea babesten du, baita bigarren hego parea eta abdomena ere. Kakalardo gehienek hegan egin dezakete, baina oso gutxi dira gai euliek bezain ondo egiteko eta hegaldia bakarrik behar-beharrezkoa denean erabiltzen dute.

Non bizi da? aldatu

Kakalardoa gorotza garraiatzen

Kakalardo espeziearen barruan dibertsitate handia dago. Kakalardoak ia edozein lekutan bizi daitezke, baita ur gezatan ere, nahiz eta ingurune itsastarretan oso gutxi diren. Kakalardo gehienak belarjaleak izanik espezie askoren izurritea izan daitezke nekazaritzan.

Nola babesten da? aldatu

Kakalardoek haien harrapatzaileen mehatxuetatik ihes egiteko hainbat estrategia ezberdin erabiltzen dituzte, kamuflajea, mimetizatzea (inguruaren itxura hartzea), toxikotasuna (pozoia) edo defentsa aktiboa esaterako.