Lizarra

Lizar arrunta edo lizarra, landare bat da, zehazki zuhaitz bat. Gehienbat basoetan aurkituko dugu. Landare guztiak bezala, fotosintesia egiten du elikatzeko; beraz, autotrofoa da. Bere izen zientifikoa Fraxinus excelsior da.

Lizarraren atalak
Lizarraren fruitua.

Ezaugarriak aldatu

Tamaina handikoak izan ohi dira, 30-40 metro neurtzera iritsi daitezke.

Enborra aldatu

Zurtoinari dagokionez, enbor zuzena du. Enborraren azala iluna eta pitzatua da, eta adar asko izaten ditu.

Hostoak aldatu

Hostoak lantza forma dute eta ertzetan koska biribil eta txikiak dituzte. Urtean zehar berde kolorekoak dira, baina udazkena iristean, hori-marroi kolorekoak jartzen dira eta erori egiten dira. Horregatik, hosto erorkorreko zuhaitza da lizarra.

Loreak aldatu

Udaberri aldera, landare gehienak bezala, loretxoak ateratzen zaizkio. Lore horiek horiak dira eta multzo txikitan hazten dira.

Fruituak aldatu

“Hego” edo “helize” itxura duten fruituak ere baditu.

Nola elikatzen dira? aldatu

Lizarrak autotrofoa dira, hau da, bere elikagaiak sortzeko gai dira fotosintesiaren bitartez. Prozesu honetan, landareek sustraietatik gatz mineralak eta ura hartu eta hostoetatik karbono dioxidoa xurgatzen dituzte. Eguzki-energiaren laguntzaz fotosintesi erreakzioa aurrera eramaten da. Hemendik, landarearentzako elikagaiak (azukreak) eta hostoetatik askatuko duten oxigenoa sortzen da.

Non aurkitzen dira? aldatu

 
Lizarraren banaketa geografikoa

Europako herrialde gehienetan hazten dira (gehienbat Europako erdialdean daudenetan).

Euskal Herrian, oso zuhaitz arrunta da. Honelako zuhaitzak erraz ikusi eta aurkituko ditugu gure hurbilean.

Basoak aldatu

400-1800 metroko altuera bitartean egoten dira lizarrak.

Hosto erorkorreko zuhaitzak dauden basoetan hazten da.

Txikia denean itzaletan hazteko gai bada ere, handitzean gune eguzkitsua behar izaten du.

Euri anitz egiten duen lekuetan hazten da.

Ibai ekosistemetan garrantzitsuak al dira? aldatu

Ibaiaren inguruan harana zabalagoa den lekuetan agertzen dira lizardiak. Beste zuhaitz batzuk agertzen dira tartean: astigarra, ezki hostozabal, zumar hostozabal eta haritza.

Leku honetan lurra emankorra izaten denez zuhaixka (elorri zuria), sasi (masusta) eta belar asko izaten dute lizarrek inguruan.

Zertarako erabili ohi da? aldatu

Materiala lortzeko

Zuhaitz honen enborretik lortzen den zura eta ikatza oso kalitate onekoak dira haiekin lan egiteko. Horrez gain, bere zura gauza asko egiteko erabiltzen da, adibidez, lanabesen kirtenak eta gurdiak egiteko.

   Ba al dakizu    
Euskal Herriko tradizioak dioenez, etxearen aurrean lizar bat izatea komeni da, etxea babesteko. Donibane gauean, lehengo urtetik atean zegoen lizar adarra erre eta berria jartzen da.

Elikatzeko

Lizarraren hosto eta kimuak oso elikagai aproposak dira animalientzat.

Sendagai moduan

Lizarraren hostoekin infusioak egin daitezke eta oso onuragarriak izaten dira. Erabilera hauek omen ditu (sendagaitzat erabili baino lehen, galdetu medikuariǃ):

  • Sukarra jaisteko.
  • Muskuluetako mina arintzeko.
  • Odola garbitzeko.
  • Gibela zaintzeko.
  • Hipertentsioa (gehiegizko tentsioa) erregulatzeko.
  • Barizeak kentzeko.