Txikipedia:Jose Maria Iparragirre

Jose Maria Iparragirre kantuan

Jose Maria Iparragirre Urretxun jaio zen (Gipuzkoa), 1820eko abuztuaren 12an. Olerkilari, abeslari eta musikagilea zen, eta Gernikako arbola eta Agur Euskalerria kantuak sortu zituen. Bere gurasoak Jose Agustin Iparragirre Aranburu eta Francisca Manuela Balerdi Eskorta ziren. Hamaika urte zituela Gasteizera joan zen bere ikasketak egitera. Gero, Madrilera joan zen bere familiarekin, baina gerrara jaon nahi zuenez Euskal Herrira bueltatu zen. Gerra hartan zauritu egin zuteneta  Frantziara ihes egin zuen. Ondoren, Frantziatik bota eta mundu guztian zehar ibili zen. Madrilera bueltatu zenean Gernikako arbola sortu eta abestu zuen. Geroago, Euskal Herrira bueltatu zen eta TolosakoJustizia jauregian” preso sartu zuten. Ateratakoan, Tolosako Topic Zentroan abestu zuen, eta Espainian zehar ibili zen. Argentinara joan zenean (itsasontziz, 1858an), ezkondu egin zen, Angela Kerexetarekin. Momentu hartan 36 urte zituen Iparragirrek eta Angelak, berriz, 17. Han 19 urte egon zen lanean eta 1877an bueltatu zen Euskal Herrira. Bidai hau azkenekoa izan zen, Pneumonia batez hil bait zen, 1881-eko apirilaren 6an, 60 urte zituela.

Haren kontakizunetan, garai hartan gertatzen hari zen gertakera guztiak isladatzen ziren. Jose Maria Iparragirre garrantzi oso handia eduki zuen bere jarduera guztien eraginez eta gehien bat Euskal Herriko krisia kontatzen zuelako.

Abestiak aldatu


[[Kategoria:Txikipedia]]