Glu, glu, glu

Iparragirreren abestia

Glu, glu, glu Jose Maria Iparragirreren bertso sorta eta abesti bat da.[1]

Glu, glu, glu
Jose Maria Iparragirreren, Patxi Andionen eta Gontzal Mendibilen musika-lana
Egilea(k)Jose Maria Iparragirre, Patxi Andion eta Gontzal Mendibil
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta eta kopla handia
Hizkuntzaeuskara
HitzakJose Maria Iparragirre
Bestelako lanak
MusikagileaJose Maria Iparragirre
Argumentu nagusiaardoa

Bapo jan eta ondo edateko giro alaiko abestia da, izenburuan edatearen onomatopeia daramana. Lagunen arteko bazkarietan kantatzeko aproposa da XIX. mendeko kantu hau.

Patxi Andionek eta Gontzal Mendibilek kanta honen bertsio bana plazaratu zuten XX. mendean.[2]

Hitzak aldatu

Biba Rioxa, biba Naparra,
arkume onaren iztarra,
hemen guztiok anaiak gera
hustu dezagun pitxarra.
Glu, glu, glu...


Ardo fina ta jateko ona
jartzen badute gaur ugari,
gure barrenak berdindurikan
jarriko dira guri-guri.
Glu, glu, glu...

Gure sabela bete behar da
ahal bada gauza onarekin,
dagon lekutik eragin bapo!
Aupa, mutilak, gogoz ekin!
Glu, glu, glu...


Ez ikaratu dagon artean,
jan eta edan gaur gogotik,
hustutzen bada ekarriko degu
berriro lehengoko tokitik.
Glu, glu, glu...

Umorea da gauzik onena,
nahigabeak ditu ahaztutzen.
Uju ta aja hasi gaitean
euskal doinuak kantatutzen
Glu, glu, glu...

Erreferentziak aldatu

  1. «Glu, glu, glu, glu» www.kantuan.eus (Kantuan.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  2. «Gontzal Mendibil» www.gontzalmendibil.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-15).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu