Topic
Topic, Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroa, Txotxongiloen arte eta ogibideari eskainitako zentroa da. Bere helburua txotxongiloen artea sustatzea, zabaltzea, dokumentatzea eta ikertzea da, baita birziklapen profesionala eta formakuntza. Beraz, txotxongilo ondarearen kontserbazioaz gain hauekin zerikusia duen edozertaz arduratzen da. Zentroa Txotxongilolarien arteari eskainitako Europa guztiko bakarra da. Topic (ingelesezko akronimoaren errferentzia, Tolosa Puppet Intrenational Center) Tolosako Ekinbide Etxeak kudeatzen du eta arlo ezberdinetako pertsonaiak osatzen duten aholkularitza kontseilu batek.[1].
Topic | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Koordenatuak | 43°08′17″N 2°04′29″W / 43.138156°N 2.074854°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2009ko azaroaren 26a |
Inaugurazioa | 2009ko azaroaren 26a |
Kontaktua | |
Helbidea | Plaza de Euskal Herria |
E-posta | mailto:cit@cittolosa.com |
Telefonoa | tel:+34-943-65-04-14 |
Webgune ofiziala | |
Eraikina
aldatuTolosako Alde Zaharran dago, Euskal Herria plazaren 1. zenbakian. Plaza bereko Justizia jauregia eraikina dertzonan kokatzen da. Eraikin hau XIX. mende erdialdean sortu zen (1853 inguruan), justizia jauregi gisa Tolosa Gipuzkoako hiriburu zenean. Unanue eta Eskoriatza arkitektoak dira eraikinaren egileak. Estilo neoklasikoan egina dago. Arkuteri batek eta bi solairuk osatzen dute eraikina, erlojudun erlaitz batez amaitua. Gerra zibilaren garaian gerra presoen kartzela moduan erabili zen. Bertan egon zen Iparragirre espetxeratua. 2007an birgaitze lanak egin zituzten gaur egungo Topic museoa eraikitzeko. Horretarako eraikina eraitsi zuten, eraikinaren kanpoaldea bakarrik utzi zutelarik zutik Euskadiko ondare kultural gisa izendatua egonagatik.
Eraikinaren barrualdeari dagokionez beheko solairuan kokatzen da antzokia, baliabide tekniko onenez osatua, 250 ikusle sartzen dira bertan. Honetaz gain entsegu eta sormen areto bat du. Bigarren solairuan museoa kokatzen da aldi baterako erakusketa eta erakusketa iraunkorraz osatua. Ikuspuntu museologikoak Daniel Freixas arkitekto katalanarekin zerikusi handia izan du, hau arriskatua eta erakargarria izanik, hau museoetan aditua izanik. Magia, ispilu eta mapekin jolasten du mundu guztiko txotxongiloak bizi diren biltegi handi baten itxura emanez, hauen teknika ezberdina erakutsiz eta egileei buruzko informazioa emanez. Bere zabalpen lana Titirijaiean dagoeneko hasi zeukaten argitaratze lerroarekin osatzen da. Hirugarren solairuan dokumentazio eta ikerketa zentroa kokatzen da. Bertako edukiak (argazkiak, dokumentuak, bideoak, etab.) guztiz digitalizatuak izan dira eta web-orrian edo zentroan bertan kontsulta daitezke. Tailerrak ere solairu berean daude. Hauek formakuntzan oinarritzen dira, bai adituena, irakasleena eta haurrena. Artista eta ikertzaileentzako erresidentzia bat ere badu.
Historia
aldatu1982. urtean, Tolosako Ekinbide Etxeak Titirijai, txotxongiloen nazioarteko jaialdia sortu zuen. Jaialdi txiki hori gorpuzten joan zen eta arrakastatsua bilakatu zen. Titirijai horren arrakasta baliatuta sortu zen Topic, nazioarteko txotxongilo zentroa, sortzeko asmoa.
Kronologia
aldatu- 1987. Lehenengo egitasmoa aurkezten da eta kokapen posibleak kontuan hartzen dira. Horien artean, Aranburu Jauregia, Arkauteko txaleta, Ertzaintzaren egoitza zaharra edo Tolosako Kasinoa.
- 1999. Tolosako Udalak Euskal Herria plazako Justizia Jauregirako aurreproiektu bat enkargatzen du.
- 2005-2006. Lehiaketan publikoan Anton Pagola Arkitektoaren proiektuak irabazten du.
- 2007-2009. Lanak egiten dira.
- 2017ko maiatzaren 6a. Tolosako Ekinbide Etxearen 50. urteurrenaren ospakizuna TOPIC zentroan. Egun horretan Onda Vasca Irratiak “Nunca serás tan joven” irratisaioaren grabaketa egin zuen.[2].
Zerbitzuak
aldatu- Museoa: erakusketa iraunkorra eta aldi baterakoak.
- Mediateka: digitalizatutako dokumentaziogunea.
- Antzokia; 250 ikuslerentzako espazio eszenikoa. Eszenatokia biratu daiteke.
- Entsegu eta ekoizpen gela.
- Tailerrak eta ikasgelak.
- Artista eta ikerlarientzat egoitza.
- Denda.
Aldi baterako erakusketak
aldatu- Eszenak eta Istorioak: Speeltheater Holland Studio
- Txotxongilo animatuak
- Búho & Maravillas, 30 urteko ibilbidea
- Art Toysen unibertsoaren zeharko bidai bat
- Barriga Verde. Feriaz feria.
- Yase Tamam
- Eroen Ontzia.Joan Baixas.
- Jolasa eta txotxongiloak. Topic eta Binefarreko txotxongilolarien arteko elkarlana da.
- Hari guztiak eskuan. Damiet Van Dalsum Konpainia.
- Indiar ahozko tradizioko Maskara.Txotxongilo eta scroll.
- Vietnameko uraren gaineko txotxongiloak.
- Politxinelaren ibilbideak
- Txotxongilo Taldea
- Mariona Masgrau
- Ni Pinotxo naiz
- Maskarak Gelede eta Efe
- Arketal Taldea
- Titiriteros de Binéfar
- Colorin
- Panpiña bizdunak
- Indonesia, Wajang Golek
- Txina, tradizioan zeharreko pertsonaiak
- Maliko txotxongiloak
Erreferentziak
aldatu- ↑ Topic-en webgunea 2015-5-16
- ↑ (Gaztelaniaz) M.S.S.=. «Onda Vasca visitará el Topic con motivo del 50º aniversario del CIT» Noticias de Guipuzcoa,(2017/05/05 ) (Noiz kontsultatua: 2017/05/08).[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gainera
aldatu- Txotxongilo
- Titirijai
- La Claca
- Títiriteros de Binefar
- Bambalina
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |