Madril (gaztelaniaz, Madrid) Europako hiri bat eta Espainiako eta Madrilgo Erkidegoko hiriburua da. 2011ko datuen arabera 3.293.601 (3,3 milioi) biztanle ditu.
Espainiako Gobernua eta Errege Familia bertan daude.
Geografia
aldatuMadril hiria Iberiar penintsularen erdian dago kokatua. Hiriko ibai nagusia Manzanares da.
Historia
aldatuMadril hiria musulmanek sortu zuten IX. mendean. 1083an Alfontso VI.a Leon eta Gaztelakoak hiria konkistatu zuen. 1123an hiribildu izendatu zuten. 1202an Alfontso VIII.ak lehenengo forua eman zion. Filipe II.ak aukeratu zuen Gorteen egoitza izateko 1561ean, eta Espainiako hiriburu bihurtu zen.
Espainiako Gerra Zibilean Espainiako hiriburutza beste bi hirietara aldatu zen, baina gerra amaitzean Madril Espainiako hiriburu bihurtu zen berriz ere.
Leku interesgarriak
aldatuKultur arloan, museo garrantzitsuak ditu hiriak: adibidez, Pradoko Museoa, Thyssen-Bornemisza Museoa eta Sofia Erregina Museoa. Azken honetan, Picassoren Gernika margolana dago.
Monumentu ezagunak ere baditu, hala nola, Zibeles iturria, Alcalako atea edota Madrilgo Errege Jauregia. Madrilen Parque del Buen Retiro deituriko parke handia bisita daiteke; garai batean, errege-erreginak baino ezin ziren sartu parke honetara.
Kirola
aldatuMadrilgo futbol talderik ezagunena Real Madrid da, hainbatetan Txapeldunen Liga irabazi duena. Bertoko aurkari nagusia Atlético Madrid du.
Espainiako saskibaloi ligako (ACB Liga) bi talde ere baditu: Real Madrid Baloncesto eta Estudiantes.
Argazki galeria
aldatu-
Plaza Nagusia
-
Puerta del Sol plaza
-
Lavapies auzoa
-
Doré zinema
-
Telefónica eraikina
-
Manzanares ibaia