Argentina Hego Amerikako herrialde bat da. Buenos Aires da hiriburua, eta baita hiririk handiena ere. Herrialdeak 43 milioi biztanletik gora ditu. Gaztelania da bertako hizkuntza nagusia.
Argentina 24 probintziatan banaturik dago. 2019tik, Alberto Fernández da presidentea.
Geografia
aldatuLuze-zabalean 2.780.400 kilometro koadro ditu. Iparraldean Bolivia eta Paraguairekin du muga, ekialdean Brasil, Uruguai eta Ozeano Atlantikoarekin, hegoaldean Txile eta Ozeano Atlantikoarekin eta mendebaldean Txilerekin.
Argentinako geografian lau eskualde nagusi daude:[1]
- Iparraldean Gran Chaco dago. Laua da, eta klima tropikala du.
- Erdialdean panpa izeneko lautada dago. Klima epela du.
- Hegoaldean Patagonia dago. Hau ere nahiko zelaia da, baina klima hotza dauka.
- Mendebaldean Andeak daude. Oso mendilerro luze eta altua da. Bertan dago Ameriketako mendirik garaiena: Aconcagua (6.959 metro).
Paraná eta Uruguai dira Argentinako ibai nagusiak. Biek elkarturik Rio de la Plata eratzen dute.