Inken Inperioaren kokapena eta zati desberdinak.

Inken Inperioa edo Inken zibilizazioa Kristobal Kolon iritsi aurretik Hego Amerikan existitu zen zibilizazio handi bat izan zen. Gaur egungo Peru, Argentina, Bolivia, Txile, Kolonbia eta Ekuadorren zegoen kokatuta.

Cusco zen bertako hiri santua. Gaur egun, jada desagertuta dagoen inken zibilizazioaren ohitura eta tradizio batzuk irauten dute Bolivian, Ekuadorren eta Perun.

Espainiarrek Francisco Pizarro buru zutela Peru 1530 eta 1540 artean konkistatu zutenean amaitu zen inken inperioa.

Ekonomia aldatu

Inken ekonomiaren oinarria nekazaritza zen, zeina terrazetako nekazaritza bezalako tekniken bitartez garatu zen, mendi-hegalak aprobetxatzeko. Inkek artoa, juka, patata, babarrunak, kotoia, tabakoa, koka, eta abar landatzen zituzten. Llamen eta alpaken abeltzaintza ere garatu zuten. Bide-sareak eta harrizko errepideak (Cápac Ñan, Inken Bide bezala ezagutzen dena) eraiki zituzten arraina, Pazifikoko maskorrak, gatza eta eskulanak bezalako produktuak garraiatzeko.

Gizartea aldatu

Klase sozialetan antolatzen zen gizartea. Bi klase zeuden, oso berezituak: noblezia, Sapa Inkak (monarkak edo erregeak), Coya-k (Sapa Inka-ren emazte nagusiak) eta legezko printzeak (auqui-ak) osatua, eta Herria, hatunrun-ek osatua, zeinak nekazaritzan eta herri-lanetan aritzen ziren. Ayllu edo komunitateetan biltzen ziren.

Artea aldatu

Inken zibilizazioaren adierazpen artistiko harrigarrienak tenpluetan aurki daitezke (Sacsayhuamán-en eta Coricancha-n), eta baita jauregi eta konplexuetan ere, Machu Picchun, Ollantaytambon eta Píscac-en, adibidez.

Erlijioa aldatu

Inti izeneko Eguzkiaren jainkoa goraipatzen zuten Inkek, eta baita ilargia eta fenomeno naturalak ere.

Hiru mundu existitzen zirela uste zuten: gorena (Hanan Pacha), ertaina (Kay Pacha) eta behe-mailakoa (Uku Pacha); eta Viracocha izeneko Jainko egile batean sinesten zuten.

Kitxuen gurtzako burua, Sapa Inka, eguzkiaren semetzat hartzen zuten eta apaizburu inkak eta acllak bezalako pertsona ospetsuek zerbitzatzen zuten. Beraien familietatik bananduak izaten ziren emakumeak ziren Acllak, eta Inperioko zenbait eskualdek eskainiak izaten ziren. Estatuaren eta erlijioaren zerbitzura lan egiten zuten.

Iturria aldatu

Wikipediako Civilización Incaica