👨👨👦👦 Biztanleak 16.938.986 |
🔎 Azalera 257.204,27 km² |
🏙️ Hiriburua Quito |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |

Ekuador Hego Amerikako estatu bat da. Lurra erditik banatzen duen Ekuatore lerroak zeharkatzen du, horregatik dauka Ekuador izena.

Geografia
aldatuMendebaldean Ozeano Barea dauka; eta ekialdean Amazonas oihanaren zati bat.
Andeek herrialdea zeharkatzen dute hegoaldetik iparraldera. Mendi altuena Chimborazo da (6.310 metro dauzka). Izatez sumendia da.
Galapago uharteak ere Ekuadorkoak dira.
Historia
aldatuEspainiarrak heldu aurretik, lurralde hauek Inken Inperioaren barruan egon ziren.
1532an espainiarrak iritsi ziren eta lurraldea konkistatu zuten.
1830ean lortu zuen independentzia Ekuadorrek.
Demografia
aldatu2016an Ekuadorrek 16.080.778 biztanle zituen.
Hiri nagusia Guayaquil da eta 2.286.302 biztanle ditu. Quito hiriburuak 1.650.034 biztanle ditu.