👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
29.381.884
🔎
Azalera
1.285.216 km²
🏙️
Hiriburua
Lima
📷
Argazkiak
ikusi
Peruko bandera

Peru Hego Amerikako estatu bat da.

Geografia aldatu

Hiriburua Lima da eta 9.735.587 biztanle ditu.

Andeek zeharkatzen dute herrialdea iparraldetik hegoaldera. Mendirik handiena Huascaran da eta 6.768 metro ditu.

 
Peruren kokapena

2.200 kilometroko kostaldea dauka eta han daude hiririk handienak.

Historia aldatu

XII. mendearen inguruan Inken zibilizazioa sortu zen Andeetan. XV. mendean Hego Amerikako inperio handiena izatera heldu zen.

1533an espainiar konkistatzaileek inken erregea hil zuten eta Lima hiria sortu zuten.

1824 eta 1825 urteen artean Peruk independentzia lortu zuen Espainiarengandik.

 
Cusco hiria

Demografia aldatu

Biztanleen erdiak amerindiarrak dira, jatorrizko biztanleak. Talde nagusiak kitxuak eta aimarak dira eta mendialdean bizi dira.

 
Lima hiriburua

Kostaldean gehiengoa mestizoa da, amerindiarren eta espainiarren nahastearen ondorengoak.

Biztanleen %15 inguru europarren ondorengoak dira.

Beltzak, mulatoak eta asiarrak ere badaude.

Kultura aldatu

Gaztelania da hizkuntza nagusia, baina amerindiarren hizkuntzak ere hitz egiten dira. Hauen artean nagusiak kitxua eta aimara dira.