👶
Jaiotza
1478ko martxoaren 16a (egutegi gregorianoa)
Trujillo
💀
Heriotza
1541eko ekainaren 26a
Lima
🔨
Lanbidea
konkistatzaile
📷
Argazkiak
ikusi
Pizarro eta bere soldaduak, 1902ko margolan batean.

Francisco Pizarro esploratzaile eta abenturazale espainiar bat izan zen. Inkak konkistatu zituen, Hego Amerikan zibilizazio aurreratua ezarri zutenak. Pizarrok Lima hiria ere fundatu zuen, egun Peru herrialdeko hiriburu dena.

Fracisco Pizarro Trujillon jaio zen, Espainian, 1475 inguruan. Haren aita armadako kapitaina zen. Gaztetan Erdialdeko Amerika esploratu zuen Pizarrok.

Pizarrok Hego Amerikan omen zegoen inperio handi eta aberats baten inguruko istorioak entzun zituen. 1523an inken lurraldeak Espainarentzat lortzea helburu zuen plana sortu zuen. Oso gutxik sinesten zuten planaren arrakastan. Lehenengo espedizioekin porrot egin zuen, baina 1531ean inken lurraldeetara heldu zen.

1531ko azaroaren 15ean inken Cajamarca hirira sartu zen bere gizonekin. Espainiarrek arma hobeak zituzten eta inkak erraz garaitu zituzten. Pizarro eta bere gizonek urrea eta zilarra hartu zizkieten Inkatik eta bertako enperadorea hil zuten. Horrela, Pizarrok Peruko kontrola lortu zuen.

1535ean Pizarrok Lima hiria sortu zuen. Hiria Pizarroren gobernu berriaren erdigune izan zen. Baina Pizarroren eta Diego Almagro izeneko beste espainiar baten artean arazoak zeuden. Almagroren jarraitzaileek Pizarro hil zuten 1541eko ekainaren 26ean.