👨👨👦👦 Biztanleak 49.065.615 |
🔎 Azalera 1.141.748 km² |
🏙️ Hiriburua Bogota |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Kolonbia Hego Amerikako estatua da.
Geografia
aldatuHiriburua Bogotá da eta 7.963.379 biztanle ditu. Beste hiri nagusiak Medellín, Cali, Barranquilla eta Cartagena de Indias dira.
Erliebea
aldatuAnde mendiek hegoaldetik iparraldera zeharkatzen dute.
Kolonbiako mendirik altuena Pico Cristóbal Colón da eta 5.775 metro ditu.
Hidrografia
aldatuHerrialdeko bi ibai garrantzitsu Magdalena eta Cauca dira.
Klima
aldatuKlima ekuatoriala du, beroa eta hezea. Hala ere, lekurik altuenetan klima hoztu egiten da.
Historia
aldatuKonkistaren aurretik
aldatuEspainiarrek konkistatu aurretik, herri hauek bizi ziren Kolonbiako lurretan: karibeak Atlantikoko kostaldean, arawakak eta guajiroak ekialdeko ordokietan, kitxuak mendebaldeko eta erdiko mendietan, eta txibtxak ekialdeko mendietan. Azken hauek gizarte antolakuntza aurreratua zuten eta beren hiriburua Bacata zen.
Espainiar konkistatzaileek uste zuten Kolonbian El Dorado izeneko leku bat zegoela, eta han urre kopuru amaigabeak zeudela. Espedizioak antolatu zituzten leku hura topatzeko.
Espainiarren konkista
aldatuEspainiarrak 1499an iritsi ziren Kolonbiako kostaldera. Handik urte batzuetara esplorazioak hasi zituzten eta lehen hiriak sortu: Santa Marta 1525ean, Cartagena de Indias 1533an, Cali 1536an... Gonzalo Jimenez de Quesadak zuzendutako espedizio batek fundatu zuen Bogotá 1538an, txibtxen hiriburuaren alboan.
Konkistatzaileen gehiegikerien ondorioz, eta baita Europatik eramandako gaixotasunen erruz, Kolonbiako lurretan bizi ziren biztanle asko hil ziren. Konkistatzaileek kristau erlijioa zabaldu zuten, eta baita gaztelania ere, eta Afrikako esklaboak eraman zituzten lanerako.
Independentzia
aldatu1819an Kolonbiak independentzia lortu zuen eta Espainarengandik banandu zen. Independentzia gerra hartako buruzagi nagusia Simon Bolibar izan zen, eta euskal jatorria zuen.
Kultura
aldatuLiteratura
aldatuKolonbiako idazle ezagunena Gabriel García Márquez da. Nobel saria jaso zuen 1982an.
Musika
aldatuKolonbian musika estilo berezi asko daude. Horietan ezagunena cumbia da.
Argazki galeria
aldatu-
Monserrate mendia eta eskubian Bogota hiria
-
Bogotako katedrala
-
Bogota
-
Medellín hiria
-
Medellín hiriko auzoak