Txikipedia:Flora Brovina

1949ko irailaren 30ean jaioa.
1949ko irailaren 30ean jaioa.

Flora Brovina Kosovon jaio zen, 1949ko irailaren 30ean. Albano-kosovar poeta, pediatra eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea da. Bere hizkuntza albaniera da. Kosovoko Biltzarreko diputatua da 2001eko azaroaren 17tik.[1]

Lana aldatu

Unibertsitate-ikasketak Zagreb-en bukatu eta gero, pediatrian espezializatu zen. Bere jaioterrira itzuli eta denbora batez kazetari izan zen albanierazko Rilindja egunkarian. Handik gutxira mediku lanera itzuli zen eta urte asko egin zituen Pristinako Ospitale Nagusian pediatria sailean lan egiteko. [1]

Sariak aldatu

Flora Brovinak jasotako sariak PEN Barbara Goldsmith Freedom Write Award 2000, Kurt Tucholsky Prize 1999 eta Millennium Peace Prize for Women 2001 izan dira.[1]

Kosovoko gerra aldatu

1990ean, Kosovon gerra hasi zenean Florak osasun-klinika bat zuzendu zuen Pristinan. Zentro horretan umezurtzak ere jasotzen zituen, horietako askok borrokan eta kanporaketetan galdu zituzten gurasoak. Berak eta bere lankideek 25 haur zaintzen zituzten aldi berean.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Gaztelaniaz) Flora Brovina. 2023-12-27 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).