Umezurtzak
Umezurtzak 2013. urtean Ernesto del Ríok eginiko telefilma da, ETBrako egina.[1]
Umezurtzak | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2013 |
Izenburua | Umezurtzak |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 106 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ernesto del Río |
Gidoigilea(k) | Juan Bas |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Mikel Aranburuzabala |
Zinexit Elkarbizitzarako Zinema Erakusketak lehen emanaldiaren aurrekoa eskaini zuen Bilboko Alondegian.[2]
Sinopsia
aldatuAlicia epailea da, ETAk hil zuen aita bezala. Orain Ricardo senarrarekin bizi da Bilbo aldeko urbanizazio batean. Ondoko etxean bikoteak oso lagun duen Rosa bizi da Maria alabarekin, laster harreman gatazkatsua Andonirekin hasiko duen nerabea. Andoni auzo marjinal batean bizi da ETAko kide izandako Antonio aitarekin. Sei pertsonaia hauek elkarren aurka arituko dira, egungo zein iraganeko gertakarien korrenteak eramanik, eta denengan eragingo du umezurtz ez ote diren sentipena.[3]
Pertsonaiak
aldatu- Itziar Atienza: Alicia
- Patxo Telleria: Antonio.
- Amaia Iraundegi: María.
- Jurgen Murua: Andoni.
- Carmen San Esteban: Rosa.
- Joseba Apaolaza: Ricardo.