Trikiti edo eskusoinu txikia.

Trikitia edo eskuoinu txikia musika-tresna botoidun bat da, panderoarekin batera trikiti-musika jotzeko erabilia. Berez, Italian du jatorria, eta badirudi Euskal Herrira italiar langileek ekarri zutela, XIX. mende erdi aldera. Euskal Herriaz gain, Europako beste hainbat lekutara zabaldu zen, baita Ameriketara ere, aldaera askorekin.

XIX. mendearen amaieran zabaldu zen Euskal Herrian, herri-musika jotzeko. Hainbat adituk diotenez, musika-tresna hau Alpeetatik etorri zen, Frantzia eta Italia arteko mugatik. Euskal Herrian, askoren ustez, tresna hori Bizkaian zabaldu zen lehenago eta Gipuzkoara hedatu zen geroago.

Hasieran, trikitia mespretxatua edo gaitzetsia izan zen, batez ere apaiz katolikoen eraginez; "infernuko hauspoa" deitzen zioten, jendeak dantzara bultzatzen zuelako; kontuan izan behar da, Elizak ez zituela oso begi onez ikusten dantzak. Eliza, udalak eta agintariak eskutik joan ziren trikitiaren aurkako borrokan, erromeriak debekatzen zituzten eta, batzuetan, trikitilariak eta dantzariak ere zigortzen zituzten.

Esku-soinu diatoniko honen lehen grabaketa 1889an egin zen. Urte hartan, Juan Carlos Guerrak "akordeoi diatoniko berria" deitzen dio, Urkiolako erromerian.

Gaur egungo egoera, aldiz, nabarmen aldatu da. Trikitia gizartearekin batera aldatu da, eta musika estilo ezberdinak eta interpretazio moduak zabaldu egin dira. Gainera, trikitiak espazio berriak aurkitu ditu eta etengabe aldatzen ari da. Bide ugari sortzen ari dira, baina orokorrean kanta tradizionalek pisu handia dute. Jende askok ikasten du trikitia jotzen. “Eraldatzen ez bada, ez da mantentzen, eta mantentzen ez bada, hil egingo da” diote hainbat musikarik.

Trikitilari ezagunak aldatu

Trikitilari taldeak aldatu

Trikitia jotzen duten bikote eta talde ugari daude Euskal Herrian; gainera, bestelako talde askok ere erabiltzen dute beren musika saioetan. Hona hemen talde ezagunetetako batzuk:

  • Iñaki eta Ramon
  • Alaitz eta Maider.
  • Egarri.
  • Esne Beltza.
  • Etzakit.
  • Gose
  • Maixa eta Ixiar.
  • Salbluespunk
  • Tapia eta Leturia.
  • Gozategi anaiak
  • Imuntzo eta Beloki.
  • Epelde eta Larrañaga.
  • Elorza anaiak.
  • Kupela Taldea.
  • Lin Ton Taun.
  • Ken Zazpi.
  • Korrontzi.
  • Huntza.