Datuak, labur
🏴  LurraldeaGipuzkoa
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak11.500
🔎  Azalera39,11 kilometro koadro
🌄  Altuera51 metro
Map

Elgoibar Gipuzkoako udalerri bat da. 11.540 biztanle ditu.

Geografia aldatu

Deba ibaiak herria zeharkatzen du.

Auzo hauek ditu: Altzola, Arriaga, Sallobente-Ermuaran, Aiastia-San Migel, Idortorbe-San Pedro, Azkue-San Roke eta Urruzuno.

Historia aldatu

1346an fundatu zuen Alfontso XI.a Gaztelako erregeak. Villa Mayor de Marquina izena eman zion.

Burdingintzak garrantzia handia eduki zuen Erdi Arotik. Burdina Bizkaitik ekartzen zuten, Debako portura. Handik ibaian gora garraiatzen zuten, gabarretan. Burdinolek materiala lantzen zuten, eta gero Gaztelara bidaltzen zuten gurdietan.

1560ean eta 1617an bi sute handi eduki zituen Elgoibarrek, eta alde zaharra suntsitu zuten.

 
San Bartolome eliza

1552, 1834 eta 1983 urteetan uholdeak izan ziren.

Ekonomia aldatu

Industriak garrantzia handia dauka Elgoibarren, batez ere makina-erremintaren sektoreak.

Demografia aldatu

2019an 11.585 biztanle zituen.

Politika aldatu

2019ko hauteskundeen ondorioz, Ane Beitia aukeratu zuten alkate.

 
Deba ibaia eta alde zaharreko etxeak

Euskara aldatu

Herritarren gehiengoa euskalduna da, %60 baino gehiago.

 
Magdalena ermita

Eraikin garrantzitsuak aldatu

  • Udaletxea. 1737ko eraikin barrokoa.
  • Altzolako bainuetxea. 1846koa.
  • Altzola dorretxea. XV. mendekoa.
  • Pilotalekua. 1751koa.
  • San Bartolome eliza. 1716koa.
 
Udaletxea

Elgoibartar ospetsuak aldatu