Txikipedia:Oiartzun
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Gipuzkoa |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 10.291 |
🔎 Azalera | 59,71 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 84 metro |
![]() |
Oiartzun Gipuzkoako udalerri bat da. 10.199 biztanle ditu.
GeografiaAldatu
8 auzoz osaturiko herria da, hauek hain zuzen ere: Elizalde, Karrika, Altzibar, Arragua, Iturriotz, Gurutze, Ugaldetxo eta Ergoien.
HistoriaAldatu
Erromatarren garaian Arditurriko meategiak ireki zituzten.
XIII. mende hasieran hiri titulua eman zion Gaztelako erregeak, nahiz eta dokumentua ez den ezagutzen.
DemografiaAldatu
2019an 10.351 biztanle zituen.
PolitikaAldatu
2019ko hauteskundeen ondoren Jexux Leonet izendatu zuten alkate.
EuskaraAldatu
2016an herritarren %76,25 euskalduna zen.
Eraikin garrantzitsuakAldatu
- San Esteban eliza. XVI. mendekoa.
- Udaletxea. 1678koa.
- Iturriotz dorretxea. XVI. mendekoa.
- Arpidenea etxea. XVII. mendekoa.
- Don Felizenea. XVIII. mendekoa.
- Lizargarate etxea. XVII. mendea.
Oiartzuar ospetsuakAldatu
- Xabier Lete (1944-2010), idazlea eta kantaria