Txikipedia:Daniela Alves

Daniela Alves Lima, 38 urteko neska  da, 1984ko urtarrilaren 12an jaio zen São Paulon. Brasilgo entrenatzaile eta futbolari ohia da eta erdilari gisa jokatu zuen Brasil, Suedia eta Estatu Batuetako hainbat taldetan.  Brasilgo munduko 2 kopetan eta 3 olinpiar jokoetan parte hartu zuen. Orain Linkopings futbol taldea entrenatzen du.

Daniela Alves saria jasotzen

Kirol ibilbidea aldatu

Danielak 1999an egin zuen debuta brasileko senior selekzioarekin, estatu batuen aurkakoen lagunarteko batean, eta hurrengo urtean Sydneyko olinpiar jokoetan jokatu zuen. 16 urte zituela. 2002-an Brasilgo selekzioaren kapitaina izan zen.  2003an San Diego Spiritek fitxatu egin zuen eta urte horretan berak sartu zuen golari esker bere taldeak (brasileko selekzioak) irabazi egin zien txapeldunei. Handik gutxira denboraldia amaitzean bere taldea zegoen liga hautsi egin zen, eta bi urtetan zehar Kopparbergs Göteborg FC taldean egon zen, non oso gutxi jokatu zuen. 2005 urtean Estatu Batuetara bueltatu zen eta liga subprofesionalean jokatu zuen Hampton Road Piranhas eta Bay State Select.  Brasilera bueltatzean Saad-ek fitxatu zuen, eta handik gutxira Linköpings FC, taldera joan zen. 2010ean futboletik erretiratu zen 26 urte zituela.

Lorpenak aldatu

2003ko Munduko Kopan irabazi zuen (4-1) Norvegiaren aurka,  Atenaseko 2004 eta Pekingo 2008ko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina  irabazi zuen  eta urrezko domina 2003an Panemerika-ko jokoetan eta 2007an  Rio-ko jokoetan. 2007-an munduko kopan txapelduna izan zen eta urrezko domina lortu zuen.[1][2][3][4]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Daniela Alves. 2021-08-12 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  2. (Gaztelaniaz) Mammedov, Dadaş. «Daniela Alves» www.wiki.es-es.nina.az (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  3. «'@' DANIELA ALVES - ATLETA DE FUTEBOL FEMININO DO BRASIL NOS JOGOS OLÍMPICOS | BRASIL NAS OLIMPÍADAS | QUADRO DE MEDALHAS» www.quadrodemedalhas.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  4. (Thailandieraz) hmong.wiki. «Daniela Alves Lima Carrera de clubycarrera internacional» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).