Taiga klima hotzeko bioma bat da, Lurreko ipar hemisferioan bakarrik aurkitzen dena, Europa, Errusia eta Kanadako iparraldean eta Alaskan. Ez da tundra bezain muturrekoa eta, horregatik, konifero-baso ugari daude bioma honetan, pinu eta izeiak batez ere. Hori dela eta, baso boreala ere deitzen zaio.
Nolakoa da klima?
aldatuEskualde honek muturreko tenperaturak izaten ditu neguan (-54 ° C-raino), eta udan 19 ° C-raino iristen da. Oro har, 0 eta 5 gradu arteko tenperatura konstantea izaten dute.
Prezipitazioak nahiko baxuak dira (urtean 400 eta 700 mm artean), udan batez ere. Hala ere, hezetasuna oso handia izaten da, baina, hotzaren eraginez, deskonposizio organikoa nahiko motela izaten da Altitude eta hotzagatik, neguan egiten duen elurrak urte osoan irauten du.
Eta landaretza?
aldatuTaigan ez dago zuhaitz-barietate handirik; gehienak koniferoak dira. Taigako basoak gure planetan dauden konifero-basorik handienak dira; izan ere, koniferoek oso ondo jasaten dute taigako klima hotza, hosto fin eta zorrotzak dituztelako, izotzetik babesten dituen argizaria dutenak. Zuhaitz hauek hosto iraunkorrak dituzte, hau da, urte osoan mantentzen dira berde, eta hostoak inoiz ez zaizkie erortzen. Hostoak alderantzizko kono baten forma izaten dute, elurra ez pilatzeko eta adarrak elurraren pisuagatik apur ez daitezen. Bestalde, zuhaitz gehienak kolore ilunekoak dira, eguzkiaren beroa xurgatzeko eta fotosintesiaren prozesua modu eraginkorragoan egiteko.
Taigako lurzoruek mantenugai edo nutriente gutxi dituzte; horrek landaretza txikia haztea zailtzen du, "elikagairik" ez dutelako; horregatik, ez da landaretza ugaririk egoten lurralde hauetan. Aldiz, likenak eta goroldioak ugari aurkitzen dira udan, bai eta lore-espezie batzuk ere.
Taigako animaliak
aldatuTaigan ugariak dira belarjale handiak: elur-oreinak, altzeak eta bisonteak. Animalia handien artean, aipagarriak dira hartz arreak, otsoak, azeriak, katamotzak eta basakatuak. Ugariak dira animalia txikiak ere, katagorriak, untxiak eta bestelako karraskariak.
Hegaztien kasuan, hontza eta belatza dira adierazgarrienak. Udan, tenperaturak behera egiten duenez, mota guztietako intsektu eta har ugari daude, eta horiek, aldi berean, hegaztien elikagai dira.
Tenperatura hotza eta klimaren gogortasuna direla eta, taigan bizi diren espezieak ondo egokituta daude hotza jasateko: larru lodiak edo luma-babes egokiak izaten dituzte. Hala ere, negurik minena iritsi baino lehen, animalia-espezie askok leku eta latitude beroagoetara emigratzen dute.
Udan, aldiz, hegazti ugarik emigratzen dute taigara, milioika intsektu daudelako jateko.
Datu jakingarriak
aldatu- Suteak oso ohikoak dira taigaren bioman. Sute hauek beharrezkoak dira zuhaitz zahar eta gaixoenak kentzen laguntzeko.
- Taigako basoak arriskuan daude, gizakiek zura eta egurra lortzeko mozten dituztelako; koniferoen zura, adibidez, papera egiteko erabiltzen da. Zuhaitzak mozten direnean, basoek oso denbora luzea behar izaten dute lehengoratzeko, hazkunde-denboraldi laburra dela eta.
- Bi hiri garrantzitsu, Toronto eta Mosku, daude taigatzat hartzen den eskualdeetan, baina lurralde hauetako gehienak gizakiz ia erabat hutsik daude.
- Oso leku hotzak dira neguan; tenperaturak -60 °C-ra irits daitezke, eta urtean sei hilabetez, tenperatura izozte puntuaren azpitik dago.
- Landareak udan bakarrik haz daitezke, tenperatura ona dagoenean. Hazkunde-sasoiak hiru hilabete inguru irauten du.