ALASKA

Alaska Ameriketako estatu bat da. Bere hiriburua Juneau da, eta bere hiri jendetsuena Anchorage da. Estatu Batuetako 49. estatua da 1959. urtetik.

Hiru eskualde nagusi ditu eta honela bereizten dira: mendilerro garaiak Demoli (6.194 m), Logan (5.956 m) eta San Elias (5.510 m); barnealdeko goi ordokiak (Yukon ibaiak igarotzen dituenak); eta Brooks mendiak. Ozeano Artikoa du iparraldean, Ozeano Barea hegoaldean, Kanada ekialdean, eta Beringeko itsasartea mendebaldean.

Alaskako hegoaldeko ozeano aldeko klima hain gogorra ez bada ere, barnealdeko kontinente aldeko klima oso hotza da (-57 ° C-rainoko tenperaturak). Iparraldea polarra da.

Hizkuntzei dagokienez, ingelesa nagusia da;  biztanleriaren % 83,7ak ingelesez soilik hitz egiten du. Biztanleriaren % 4ak gaztelaniaz hitz egiten du eta % 5,6ak Asiako eta Ozeano Bareko uharteetako hizkuntzaren bat. Alaskan 20 hizkuntza indigena daude, eta horietako gehienak inuit-yupik-unangax edo na-dene familietako hizkuntzak dira. Horrez gain, tsimshian eta haida ere hitz egiten dira bertan.