Xanthria parletina izeneko likena enbor baten gainean

Likena, bi organismo, bata onddoa eta bestea alga, elkartzen direnean sortzen den izakia da. Elkartze prozesu honi sinbiosi esaten zaio, kasu honetan sinbiosi derrigortua, bata ezin bata bizi bestea gabe. Arroken gainean edo zuhaitzen enborretan aurkitzen ditugu maiz eta kolore desberdinak izan ohi dituzte hala nola, berdeak, laranjak edo txuriak.

Likenaren gorputzari itxura berezia ematen dion organismoa kasu gehienetan onddoa izaten da. Sexualki ugaltzeko fruitu-gorputza edo espora jariaketa garatzeko gaitasuna izaten du, eta bizitzeko ezinbestekoa du algekin sinbiosian egotea. Esporak bolatxo modukoak dira, hauek beste liken batzuetan itsastean ugaltzen dira.



Zer da sinbiosia?

aldatu
 
Likena luparekin begiratzean, batetik onddoaren forma, eta bestetik algarena, bereiztu daitezke.

Sinbiosia bi organismo desberdinen artean ematen den elkarreragin positiboa da. Likenaren kasuan, onddoaren eta algaren arteko bateratze positiboa ematen da, biek dute bestearen beharra eta kasu honetan elkarrekin likena sortzen dute.

Likenaren kasuan, onddoa, algari esker elikatzen da. Izan ere, algak fotosintesiari esker sortzen du bai berak eta bai onddoak hazteko behar duen elikagaia (azukrea); aldiz, algak, fotosintesia egiteko behar dituen ura eta gatz mineralak onddoarengadik xurgatzen ditu. Prozesu honen bitartez, likenak beste hainbat landare bizi ezin diren lekuetan bizi daitezke, osagaietako bakoitza bere kabuz aldiz ezin izango lirateke leku horietan bizi. Beraz, sinbiosian ematen den elkareragina biontzako positiboa da (bai onddoarentzat bai eta algarentzat ere).

Zein beste erlazio mota eman daitezke izaki bizidun desberdinen artean?

aldatu

Izaki bizidunen artean, biontzako positiboak diren elkarreraginen hainbat adibide daude (goian ikusitako likenarena, eta baita lorea eta erlearen artean ematen dena, besteak beste). Honetaz aparte, izaki bizidunen artean badaude beste hainbat elkarreragin mota: bietako batentzak harremana positiboa da eta bestearentzat ez positibo ez negatibo (komentsalismoa), beste kasu batzuetan batentzat positiboa da eta bestearentzat negatibo (bizkarroitasuna edo harraparitza), eta badaude ere biontzat negatiboak diren kasuak (oreinen arteko lehia esaterako).

Hona hemen aipatutako izaki bizidunen desberdinen arteko harreman mota batzuen adibideak:

  • Bizkarroitasuna: Kasu honetan, bietako bati ez zaio komeni harremana, bestea kalte egiten baitio, parasitoa baita. "Parasitoa" den organismoa beste organismoa janari iturri eta bizileku modura erabiltzen duenean, bestea kaltetuz
  • Komentsalismoa: Harreman mota honetan ere, bietako batek ez du inolako onurarik lortzen, ezta kalterik ere, beste izakia onurak jasotzen dituen bitartean. Adibiderik erraz eta ulergarriak, armiarmek egindako sareetaz, edota txoriek sortutako abietaz baliatzen diren intsektuak dira, behin hauek utzik geratu direnean.

Nolakoa da likenaren ugalketa?

aldatu
 
Esporak likenean

Onddoak sexualki ugaldu daitezke, horretarako, esporak garatzen dituzte, hauek, heldutzean airean zehar sakabanatzen dira. Esporek alga bat aurkitu beharra daukate liken berria osatzeko, esporek ez baitute algarik eramaten beraiekin.

Airea ez da esporak garraiatzeko modu egokiena; onddoak algaren beharra baitu bizitzeko eta gerta daitekeena da algarik ez aurkitzea. Liken gutxi batzuk ordea, fruitu-gorputzetan algak ere izan ditzakete, kasu hauetan espora garatzean eta askatzean algarekin batera askatzen dira eta ondorioz, liken berria sortzen da.

Ugalketa asexuala egitea askotan aproposagoa da ugalketa sexuala baino, bigarren honek arazo asko sortzen baititu. Hau burutzeko, likena talotik (enbor modukotik) ustekabez banantzen diren zatien bidez lortzen da. Likenaren hazkuntzak denbora asko behar du, hau da, oso geldoa da. Gehien hazten diren likenak 1-2cm luzatu ohi dira urteko.

   Ba al dakizu    
Likenak airearen kalitatearen adierazle bezala erabili ohi direla? Izan ere, liken batzuk kutsadurarekiko oso sentiberak direnez, soilik agertuko dira airearen kalitatea ona denean.