Txikipedia:Hartz arre

Hartz arrea edo Ursus arctos izen zientifikoaz ezagutzen den animalia, hartz mota bat da eta ugaztunen familiakoa da. Hainbat habitatetan banatutako espeziea da, baina, oro har, nahiago du baso trinkoetan, tundra alpetarretan eta ibaietatik gertu bizi. Hartz honek hiru kontinente hartzen ditu, ugaztun orojalea delako eta baliabide natural guztiak aprobetxatzeko gai delako. Animali azkarra da, bizitako edozein esperientziatatik abantaila ateratzen duena. Hartz arreak animalia oso handiak dira.
Non bizi dira? Aldatu
Camille hartza oso ospetsua bilakatu zen bere ibilerengatik, eta bertako artzainen ardietan egindako harrapaketengandik. Hala ere, Camille hartza hiltzat jo zuten 2010ean, haren aztarnak desagertu zirenean.
Hartz arrea Ipar Amerikako, Europako eta Asiako Iparraldeko baso eta mendietan bizi da. Gaur egun, Espainian, hartz arreak Asturias, Gaztela eta Leon (Leon eta Palentzia probintziak), Kantabria eta Galiziako zati txiki batean (Lugo) aurki ditzakegu. Munduko hartz espezierik zabalduena da. Hartz arreak 4 hilabetez hibernatzen dute, kobazuloetan.
Piriniotan aurkitu genitzazke ere, baina gaur egun hartz arreak munduko hainbat tokitan desagertzeko zorian daude eta beraz, Euskal Herritik gertu daudenak Piriniotan kokatzen dira. Erronkariko Ibarrean geratzen da jatorrizko azkeneko euskal hartza, Camille izenekoa.
Nolakoak dira? Aldatu
Marroi ilun-ilunaren eta urre argi kolorekoaren artekoak izan daitezke, gris kolore desberdinetatik pasatuz. Kumeek lepoko zurixka bat izaten dute lepoaren inguruan, baina gero desagertzen doa. Oro har, arrak handiagoak dira eta pisu handiagoa dute, 450 kg inguru. Eta emeak aldiz, 250 kg inguru. Hartz arreak 4 hanketan daudenean, metro bat inguru neurtzen dute eta zutitzean 1,40 metro eta 2.8 metro inguru. Tamaina handia dute, baina oso azkarrak dira.
Zertaz elikatzen dira? Aldatu
Hartz arreak ugaztun orojalea da, hau da, denetarik jaten du. Beraien gehiengo elikadura landareetan oinarritzen da, esate baterako, gaztainak, pagadiak , hurritzak, baiak, tuberkuluak… Baina baita hainbat animaliz elikatzen dira ere, batzuetan artzainen ardiak harrapatzen ditzte. Intsektu txikiak jaten dituzte eta, ibaietan arrainak, arrantzale bihurtzen dira. Hartz arreak haragijale baten irudia erakutsi arren, bere dieta ia erabat begetarianoa da.
Ugalketa eta hartz kumeak Aldatu
Hibernazio epealdi horretan emeak hartz kumeak izaten ditu eta, udaberrira arte elikatu eta berotu egiten dituzte, lotan jarraitzen duten bitartean. Udaberriarekin batera kanpora ateratzen dira eta amek bizirauteko oinarrizko gauzak irakasten dizkiete: miaketa, ehiza, arrantza, bilketa, defentsa eta gordelekuen kokapena. Emeak 4 urterekin erditzen dute lehenengo aldiz. Haurdunaldiak bi hilabete irauten du. Hartz kumeak (bat edo bi) ama hibernazio zuloan dagoela jaioko dira eta, handik urte eta erdira amarekin bizitzeari utziko diote. Jaiotzen direnean, hartz arrearen haurtxoek 350 gramo inguruko pisua dute.
Gehiago jakiteko esteka batzuk Aldatu
- Hartz arreari buruzko informazio gehiago eta honen kontserbazioa Espainian:http://euskalnatura.eus/index.php/biodibertsitatea/animaliak/item/ursus-arctos-2
- National Geographic eskainitako informazio gehigarria: https://www.nationalgeographic.com/animals/mammals/facts/grizzly-bear