Mendilerroa lerrokaturik eta loturik dauden mendien multzoa da. Mendiez gain, harrateak, haranak, ordokiak eta ibaiak ere izaten dira mendilerroetan. Mendilerroa oso luzea edo oso handia denean, mendikate esaten zaio. Himalaia, Andeak, Alpeak, Atlasa eta Pirinioak mendikate handiak dira.
Euskal Herriko mendilerro eta mendikateak
aldatuEuskal Herriko mendikate nagusia Pirinioak dira; bertan jaio eta Mediterraneoraino iristen da. Aipagarria da Kantauriar mendilerroa ere, berez Pirinioen jarraipena dena.
Maila apalagoko hainbat mendilerro ere badira, hala nola: Adartza, Altzania, Aralar, Argarai, Elgea, Girizu, Gorbeia, Lauriñaga, Leire, Lindus, Mendiaundi, Ordunte, Ortzanzurieta, Otsamunho, Sorogain, Urkulu eta Zaraia.