Txaro Fontalba, jaiotzez Rosario Fontalba Romero ([[Iruñea, 1965) eskultora eta margolari nafarra da. Bere lanak emakumearen gaia izan du ardatz, harreman sentimentalak, maitasuna edo emakumeen gorputza bezalako gaiak jorratuz.

Txaro Fontalba
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1965 (58/59 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta margolaria

Eraginak

aldatu

Eragin ugari ezagutu du Nafarroa Garaiko artistak: Julia Kristeva, Paul B. Preciado, Camille Paglia, Eva Illouz, Judith Butler, Donna Haraway, Jorge Oteiza, Francis Bacon, Claes Oldenburg, Joan Brossa, Cildo Meireles, Alighiero Boetti, Luciano Fabro, Juan Luis Moraza besteak beste.

Biografia

aldatu

Txaro Fontalba txikitatik erakartzen zuen marrazkiak, ama jostuna baitzuen lanbidez. 1980 eta 1983 artean ekin zion bere jarduera artistikoari. Urte horietan, Marrazketa eta Pintura Ikastaroak egin zituen Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola eta Isabel Baquedanorekin harremanetan jarri zen.

1988an, Arte Ederretan lizentziatu zen, eskultura espezialitatean, Euskal Herriko Unibertsitatean. 1991-92an eskultura graduondoko bat egin zuen Londresen, Byam School of Art erakundean. 1992 eta 1995 bitartean Artelekuko hainbat tailerretan parte hartu zuen. Fontalbak Marcel Duchampen pixatokiari eskainitako serie batekin hasi zuen bere lana, 90eko hamarkadan egina.

Txaro Fontalba Arte Bisualetako Emakumeen Elkarteko, Arte Garaikideko Institutuko, Arte Plastikoen Kudeaketa Erakundeko eta Huarte Patronatuko kide da. Bere lan artistikoaren ondorioz, Txaro Fontalbak Nafarroako Gobernuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bekak jaso ditu, baita sari eta aipamen berezi ugari ere, Arte Plastikoen 1996ko Gure Artea saria nabarmenduz.

Erakusketak

aldatu
  • Sueñario (2021).[1]
  • Las maquinistas (2020).[2]
  • Clitoria (2019).[3]
  • Deslenguadas y otras tartamudas (2018).[4]
  • Yo, la peor de todas (2017).[5]
  • Las horas atragantadas (2011).
  • El monstruo menguante (2008).
  • Carne, amor y fantasmas (2007).
  • El monstruo menguante (2007).
  • Anorexia (1998).[6]
  • Filtros de amor (1997).
  • Bestiario de amor (1995).
  • Respiraderos (1992)
  • Pleura (1989).

Argitalpenak

aldatu
  • Reflexión e inflexión. Presencia de las mujeres en el Museo de Navarra. Incluye reflexiones sobre el audiovisual Pensando en voz alta ikus-entzunezko inguruko ausnarketak jaso zituen eta horrekin batera elkarrizketa batzuk: Isabel Baquedano, Nerea de Diego, Elena Goñi, Ángela Moreno, Marijose Recalde, Mabi Revuelta eta Txaro Fontalba bera.
  • La desigualdad de género como violencia simbólica. Reflexiones desde las artes, la educación y la cultura.
  • Feminismos mirados al sesgo. Testu honek generoren gaia artean aztertzen du.
  • Comer aire. Anorexiaren inguruko argitalpena.

Sariak

aldatu
  • 1986: Ertibil margolaritza saria
  • 1987: Ertibil margolaritza saria
  • 1996: Gure artea saria[7]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • [1] Txaro Fontalba Tresnaka webgunean.
  • (Gaztelaniaz):[2] Txaro Fontalbaren webgune ofiziala.