Paul B. Preciado
Paul B. Preciado, Beatriz Preciado 2015ko urtarrilaren aurretik (Burgos, Espainia, 1970eko irailaren 11 - ) filosofoa eta queer aktibista da. Orain, Frantzian, Université Paris VIIIan Generoaren Teoria eta Gorputzaren Historia Politikoa irakasten ditu. 2002an Manifiesto contra-sexual: Prácticas subversivas de identidad sexual liburua argitaratu zuen. Queer garaikideaz teorizatzeko ezinbestekotzat jo zuten lana. Berriki Testo Yonqui liburua kaleratu du.
Paul B. Preciado | |
---|---|
![]() (2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Burgos, 1970eko irailaren 11 (50 urte) (50/51 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Familia | |
Bikotekidea(k) | Virginie Despentes |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Princetongo Unibertsitatea The New School (en) ![]() |
Hizkuntzak |
gaztelania frantsesa ingelesa |
Irakaslea(k) | Jacques Derrida |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, filosofoa, erakusketa-komisarioa eta zutabegilea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) |
Libération Paris 8 University (en) ![]() |
Lan nabarmenak |
Testo Junkie (en) ![]() |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Egitura politiko eta boterezkoek gorputzaren bizipenean nola eragiten duten aztertu du eta bere buruari testosterona emanda egin duen esperimentua kontatu du. Teoría King Kong (Virginie Despentes) itzuli du eta 12 urteko neska-mutil guztiei gomendatu die genero biolentziaren aurkako kit moduan.
ObraAldatu
- Manifiesto contrasexual (2002)
- Testo yonqui (2008)
- El deseo homosexual (2009)
- Pornotopía. Arquitectura y sexualidad en «Playboy» durante la guerra fría (2011)