Txantiloi:Gertaerak/9/2
- K. a. 490 - Maratoiko gudua gertatu zen eta greziarrek pertsiarrak garaitu zituzten. Filipidesek lasterka eraman zuen garaipenaren mezua Atenasera, historiako lehen Maratoia eginez.
- 1752 - Britainia Handiak eta bere koloniek gregoriar egutegia hartu zuten.
- 1945 - Japoniak baldintzarik gabe eman zuen amore Bigarren Mundu Gerran, gerra amaituz.
- 1967 - Iruñean Sadar estadioa (irudian) inauguratu zen, Osasuna taldearen futbol zelaia.
- 1985 - 1912an izozmendi batek hondoratutako Titanic transatlantiko ospetsua aurkitu zuten.