Ireki menu nagusia

RMS Titanic

Titanic» orritik birbideratua)

Koordenatuak: 41° 43′ 55″ N, 49° 56′ 45″ W / 41.73194°N,49.94583°W / 41.73194; -49.94583

RMS Titanic
RMS Titanic sea trials April 2, 1912.jpg
RMS Titanic 1912ko apirilaren 2an probatarako itsasoratzen.
Government Ensign of the United Kingdom.svg
Ontziola: Harland and Wolff, Belfast, Irlanda
Mota: Olimpic motako transatlantikoa
Agintze data: 1907
Uretaratze data: 1911ko maiatzaren 31
Izendatze data: Ez
Ezaugarriak
Desplazamendua: 52.310 tona
Luzera: 269 m
Zabalera: 28 m
Sakonera: 10,5 m
Bulkada: guztira:
  • 29 Scotch galdara
  • 2 makina alternatibo
  • Parsons turbina bat.
Abiadura: 23 korapilo
Eskifaia: 891 marinel

Royal Mail Steamship Titanic[1] britaniar bidaiari itsasontzi handia izan zen, 46.000 tonakoa, Amerikarako lehen bidaian izozmendi baten jo eta urperatu zena Ternuako hegoaldean, 1912ko apirilaren 24-25eko gauean.[2] Ezbeharrean 1.500 lagun baino gehiago hil ziren.[3]

EzaugarriakAldatu

XX. mendeko ozeanoarteko bidaietan gailentzeko egindako hiru transatlantikoetako bat zen. Olimpic egin zuten lehenago eta Britanic geroago. White Star Line enpresa zen jabea. Belfasteko Harland and Wolff ontzioletan eraiki zuten, orduko teknologia berrienak erabiliz. Ordura arteko ontzirik luxuzkoena eta handiena zen: 52.310 tona, 269 metro luze eta 28 metro zabal; garaiko prentsak «hondoraezina» zela esan zuen.[3]

HondoratzeaAldatu

Titanic Southamptongo portutik abiatu zen, 1912ko apirilaren 10ean, AEBetarako bidean. Apirilaren 14ko 23:40 aldera, izozmendi bat jo zuen Ipar Atlantikoko ur izoztuetan, eta bi ordu eta 45 minutu geroago hondoratu zen. 2.223 lagun zihoazen itsasontzian, baina ontzian zeuden salbamendu txalupetan 1.178 lagunentzako tokia besterik ez zegoen. Gainera, txalupa asko ez ziren bete. Adibidez, ureratu zen lehenbiziko salbamendu txalupan, 65 pertsonentzako lekua zegoen, baina 28 lagun bakarrik sartu ziren. Inguruan zen RMS Carpathia trasantlantikoak laguntza deia jaso eta, egunsentian bertaraturik, 705 lagun erreskatatzea lortu zuen.[3]

 
Titanic itsasontziaren ibilbidea. Mapan ikus daiteke bidaiaren hasieran zein portutan gelditu zen; "x" batez adierazita dago gutxi gorabeherako hondoratze-puntua. Marratxo-lerroak seinalatzen du New Yorkeraino iristeko egin ezin izan zuen bidea.

Gau hartan, 1.522 lagun hil ziren, nahiz eta 306 gorpu besterik ez ziren berreskuratu. Emakumeek eta haurrek salbamendu txalupetan sartzeko lehentasuna zuten arren, hildakoen artean hainbat haur eta emakume aurkitu ziren; guztiak bigarren eta hirugarren klaseko bidaiariak ziren. Modu berean, hainbat gizon atera ziren bizirik; gehienak, lehen klaseko bidaiariak. 2009ko maiatzaren 3an hil zen bizirik geratzen zen azken bidaiaria, Millvina Dean. Bederatzi aste besterik ez zituen Titanic hondoratu zenean.[3]

ZinemaAldatu

Film ugari egin dira Titanic-en hondoratzeari buruz; adibidez:

ErreferentziakAldatu

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. a b c d Arrizurieta, Irene; Martin, Xabier Ez zen ametsa izan Berria egunkaria, 2012ko apirilak 12, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-1-6.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu