Txantiloi:Gertaerak/3/8
- 1618 - Johannes Kepler zientzialariak planeten mugimenduaren 3. legea aurkitu zuen.
- 1911 - Lehen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izan zen Clara Zetkin feministaren deialdiari jarraituz. Manifestazioak izan ziren Austria-Hungarian, Danimarkan, Suitzan eta Alemanian.
- 1917 - Otsaileko Iraultzaren hasiera Errusian.
- 1918 - Espainiar Gripearen lehen kasua azaldu zen; 50-100 milioi hildako sortuko zituen pandemiak.
- 1965 - Vietnamgo Gerra: lehen tropa iparramerikarrak Vietnamera iritsi ziren.
- 1998 - Trebiñun, lurralde hori Burgoskoa izatetik Arabakoa izatera igarotzeko erreferendumean baietzak gehiengoa lortu zuen.