Tunguska Beherea

Tunguska Beherea[1] (errusieraz: Ни́жняя Тунгу́скаtranslit.: Nizhnyaya Tunguska, ˈnʲiʐnʲəjə tʊnˈguskə ahoskatua) erdialdeko Siberiako ibaia da, Jeniseiren eskuinaldeko ibaiadarra, Errusiako Irkutsk oblasta eta Krasnoiarsk kraia zeharkatzen dituena. 2.989 km luze da eta 471.300 km²ko arroa drainatzen du[2].

Tunguska Beherea
Ни́жняя Тунгу́ска
Untere Tunguska.jpg
Datu orokorrak
Luzera2.989 km
Geografia
Koordenatuak58°02′42″N 105°40′39″E / 58.0451°N 105.6775°E / 58.0451; 105.677558°02′42″N 105°40′39″E / 58.0451°N 105.6775°E / 58.0451; 105.6775
Estatu burujabe Errusia
Errusiako kraiak Krasnoiarsk kraia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera473.000 km²
Arro hidrografikoaYenisei basin (en) Itzuli
Ur-emaria3.680 m³/s
IturburuaErdialdeko Siberiako goi-ordokia
BokaleaJenisei

GeografiaAldatu

Erdialdeko Siberiako goi-ordokian sortzen da, Irkutsk oblastan, Jenisei eta Lena ibai-arroen banalerrotik gertu. Goi-ordokia zeharkatzen du, lehenik iparralderanzko norabidean, eta mendebalderanzkoan aurrerago. Goi ibilguko harana zabala da, hondarpe askorekin[2]; behe ibilguan, berriz, harana estuagoa da eta ibai-laster ugari dago. Turukhansketik hurbil (Krasnoiarsk kraia) Jeniseira isurtzen da.

Tunguska Behereak zeharkatzen dituen eskualdeak oso gutxi jendeztaturik daude. Tura, Jukti eta Simenga dira ibai ertzeko herri nagusiak.

HidrometriaAldatu

Tunguska Beherearen emaria 1938-1999 bitartean neurtua izan da Boltxoi Porogen (ahoa baino 125 km lehenago)[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 447.000 km² ditu, arro osoaren % 94,8. Urteko batez besteko emaria 3.490 m³/s da; emari handiena ekainean du (19.701 m³/s), elurra urtzen delarik, eta txikiena martxoan (206 m³/s). Urritik maiatzera izozturik egoten da.

Tunguska Beherearen batez besteko emariak (m³/s), Boltxoi Porogen neurtuak
Datuak: 1938 eta 1999 artean

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

65°47′00″N 87°57′20″E / 65.78333°N 87.95556°E / 65.78333; 87.95556{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page